argia.eus
INPRIMATU
Lan munduan euskara zabaltzeagatik Arabako entitate eta pertsonak saritu egingo dituzte

2010ko ekainaren 25

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak Lazarraga Saria sortu dute Araban euskara txertatzearen alde lan egiten duten enpresa edo pertsonak saritzeko. Saria jasotzeko hautagaitza librea da, beti ere, hautagaiak euskara eta lan munduarekin zerikusia badu. Hortaz, euskaltegietako edo merkataritza ganberetako teknikarien proposamenez gain, edozeinek izendatu dezake hautagaia Facebook edo Twitter bidez. Halaber, www.alava.com eta www.euskaraba.com webguneetan ere egin daitezke proposamenak. Hautagaien izenak uztailaren 23a baino lehen eman behar dira. Sariketa berriz, irailaren 24an izango da, Gasteizko Bibat museoan.