argia.eus
INPRIMATU
Lan-mundua euskalduntzeko (EMUN, Artez eta Elhuyar)

2007ko martxoaren 15

"Bai Euskarari Ziurtagiriak sei urte emankor eman ditu jadanik; eta une honetan beste egiaztagiri bat egitea, seguruenik, lagungarria ez da izango, eta enpresei eta gizarteari begira nahasgarria izan liteke. Horregatik eta Ziurtagiriaren garrantzia ikusita, onena Elkarlana bultzatzea da. Maiuskulaz idazten dugu, izugarrizko garrantzia ematen diogulako. Lan-munduan modu batera edo bestera agente asko dago inplikatuta, mota askotakoak: enpresaburuak, sindikatuak, merkataritza ganberak, enpresaburu-elkarteak, kooperatiben elkarteak, administrazioetako industria, merkataritza eta nekazaritza sailak, kontsumitzaileen elkarteak..." (2007/03/15)