Lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute ELAk eta LABek Urola Kostan

  • Lan mundua euskalduntzeko bidean egitasmoa bateratua aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) ingurumarian. Azaldu dutenez, 2017ko urtarrilean jarriko dute martxan proiektu pilotua, Urola Kostan, eta Kontseiluarekin batera jardungo dute egitasmoa aurrera ateratzeko.

ARGIA @argia
2016ko azaroaren 29a
(Argazkia: Dani Blanco)

Iragarri dutenez, sindikatuetako kideak eskualdeko 10-15 enpresatan arituko dira proiektuan, eta “langile guztiei” ateak zabalduko dizkiete. Formazio tailerrak, enpresetako egoeren diagnostikoak eta euskalduntze ekintzak egingo dituzte, besteak beste. Protagonismoa langileena izango bada ere, lan munduko gainerako eragile guztiekin harremana garatzeko asmoa agertu dute. Kontseilua arduratuko da zubi lana egiteaz.   

Bi sindikatuotako ordezkarien esanetan, “langileok euskararen normalizazio prozesuaren eragile aktibo izan behar dugu; hizkuntza eskubideak lan eskubideen barruan daudela uste dugun neurrian, ekintza sindikalaren bitartez eragitea izango da helburua”. Egitasmoaren plangintza betetakoan emaitzak aztertu eta hurrengo urratsak erabakiko dituztela esan dute; ez dute zehaztu proiektu pilotuak noiz arte iraungo duen.

“Lan munduaren euskalduntze integrala da gure erronka”, azpimarratu eta euskara sustatzean erabilera ardatz izango dutela gaineratu dute.

Euskararen Eguneko adierazpen instituzionala sinatzeari uko

Egitasmoa aurkezteaz batera, LABek eta ELAk adierazi dute uko egin diotela HAKOBAk (Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeak) Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatutako agiria sinatzeari, hala nola sinatzaileen argazkian agertzeari. Azaldu dutenez, “gonbidapenean edonork atxikimendua emateko moduko dokumentua dela azpimarratu dute egileek; horrek testuaren edukia erabat lausotu du, Jaurlaritzak ez du egiazko konpromiso politikorik hartzen”.

Sindikatuen iritziz, HAKOBAren agiriak norbanakoen konpromisoari ematen dio garrantzi handiena, haien erantzukizuna eta erakundeena maila berean jarriz. Onartezintzat jo dute hori ELAk eta LABek. Bestalde, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin harremanik ez dutela gogorarazi dute, “lantokietan euskara sustatzeko LanHitz akordioa apurtu eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzen kudeaketa hutsera mugatu zuenez geroztik”.   


Euskara lan munduan kanaletik interesatuko zaizu...
Euskararen etorkizuna hiztunen esku bakarrik?

Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?


2017-05-30 | ARGIA
Hizkuntza eskubideen aldeko borroka sindikala indartu nahi du ELAk

Ekainaren 2an, Donostiako Olarain Ikastetxean Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu lema harturik, mahai-inguruan arituko dira Joxerra Garzia, Lorea Agirre, Patxi Saez eta Sagrario Aleman.


2017-05-11 | Baleike
Arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzeko egitasmoa jarriko dute martxan Urola Kostako eragile eta enpresek

Euskara, enpresaren lan eta komunikazio hizkuntza izan, eta horrekin batera langileak euskaraz lan egiteko eskubidearen alde ahalduntzea, da asmoa, baita, euskararen gaia ekintza sindikalean txertatzea ere.


Langile euskaldunak kontratatzea zergatik den garrantzitsua esplikatu du Lapurdiko esne-enpresariak

Esnea transformatzen duen enpresako zuzendariak hala esan du: “Nire ekoizpenez euskaraz komunikatu nahi dut, kontsumitzaileen parte bat euskalduna da eta”.


Euskara ikasteagatik ARGIA opari

Bizi honetan batzuk zortekoak dira, irakurle. Nik behintzat ume umetatik ikaskide eta lagun batzuk izan ditut zozketa bakoitzeko zerbait tokatzen zitzaienak, eta ni berriz beti ondoan, esku hutsik normalean. Fagor enpresan euskara taldeetan dabiltzanen artean urtebeterako harpidetzak zozketatu dituzte, eta seguru nago hor ere badagoela aipatu zorteko pertsonarik. Baina tira, ez natorkizue zorteaz hitz egitera, zozketaz baizik.

Fagor kooperatibak lehendik bazuen ARGIArekin harremanik, baina... [+]


"Asko egin duten enpresak hasiak dira beren sabaietara iristen"

2015eko udazkenean, bere lantokian, Elgoibarko Makina Erremintako Institutuan, entzun genuen jardunaldietan. Euskalduntzean aitzindari diren enpresak zituen ahotan, eta tesi bat: langileen eta tresnen arteko hizkuntza-harreman konbinazioak kalkulatu behar dira, jakiteko zenbat euskara egin dezaketen. Horrek lagunduko du lorpenak fintzen. Fermin Lazkano IMHko Berrikuntzarako Tkgune Fabrikazio sareko zuzendaria da.


Beti euskaraz egingo lizukeen lankidea egunero alboan bazenu zuk zer egingo zenuke?

Fagor Arrasateko (Markina) eta JMAko (Arrasate) langileei esan zieten ea euskararen erabilera areagotzeko Eusle metodoa probatu nahi zuten. Eusleak, beti euskaraz egingo zuten langileak izango ziren, gainerakoentzat ez zen derrigorra izango euskaraz aritzea. Bi hilabeteko esku-hartzeek emaitza onak izan dituzte.


2016-01-12 | Sorginak gara
"Euskara ikasi nahi dut, lan munduan ateak zabaltzeko"
MULTIMEDIA - Sorginak

Edadetuekin bizi eta zaintzen ditu Aracellys Martínezek, Sorginak bideo-sortako seigarren atalean elkarrizketatu dute.


Euskara natur zientzietan
MULTIMEDIA - solasaldia

Natur Zientzien I. Topaketaren barruan UEUko Natur Zientziak sailak eta EuskalNatura taldeak antolatutako mahai-ingurua.

- Txema Pitarke (Fisikaria, nanoGUNE, UPV/EHU, UEU),
- Jose Ramon Etxebarria (ingeniaria, UEU, UPV/EHU),
- Juan Ignacio Perez Iglesias (Biologoa, UPV/EHU)
- Eider Carton (Kimikaria, Elhuyar)

2013ko azaroak 9 eta 10. Donostiako Eureka! Museoa


2015-10-23 | ARGIA
Irakaskuntza eta gero, enpresa euskalduntzea ote hurrengo erronka?

Patxi Saez soziolinguistak gogoeta interesgarria partekatu du euskalgintzan eragile diren ia 40 lagunekin. Saezen ustez, enpresa euskaldundu behar da orain, eta horretarako diru-pizgarriak eskaini behar dira.


Eguneraketa berriak daude