Lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du Kontseiluak

  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du ekainaren 13an.

Atzo aurkeztu zuten lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia.

2013ko maiatzaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Arrasateko Garaia berrikuntza zentroan egingo den konferentzian, “ezinbesteko” neurriei buruz hitz egingo dute hizkuntz aholkularitzan lan egiten duten Kontseiluko bazkideek. Enpresak, langileak, administrazioa eta herritarrak kontuan hartuko dituen hitzordua da.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzak jaso ditu Naizek: “Normalizaziorako espazioen euskalduntzeak duen garrantziaz, hizkuntza-politiken eta arauaren funtzioaz, enpresek eta langileek hartu beharreko konpromisoez eta bezeroek honetan laguntzeko joka dezaketen paperaz” jardungo dute konferentzian besteak veste.

Bilbaoren ustez lan munduan urrats garrantzitsuak eman dira azken urteetan, baina neurri berriak behar dira euskalduntze prozesua azkartu eta orokortzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Eguneraketa berriak daude