argia.eus
INPRIMATU
Lan merkatuan emakumea ez integratzeak ondorio makroekonomikoak ditu
ARGIA @argia 2013ko urriaren 25
Emakumeak sarri nola-halako lanak izaten ditu: kontraturik gabeak, gutxi ordaindutakoak... Argazkia: Dani Blanco.

Hainbaten artean egindako txostenaren arabera, emakumeak lan merkatuan pausoak eman baditu ere, oraindik ordaindu gabeko lan asko egiten segitzen du.

Soldatapeko lanak berriz, sarri jarduera informalak dira eta sektore behartsuenek egiten dituzte.

Gizonen eta emakumeen soldaten arteko arrakala handia da gaur egun ere. Diskriminazioaren ondorioz, ordainpeko lanak eskuratzeko bidea trabaz betea du emakumeak, baita goi karguak lortzeko bidea ere.

Nazioarteko Diru Funtsarentzat ikerketa egin duen lantaldearen ustez, "merkatuak hazten jarrai dezan" emakumeak ere hazkunde horretan hartu behar du parte.