Presoen gaian lan esparru berria zabaldu dute Ipar Euskal Herriko ordezkariek eta Frantziako Gobernuak

  • Abenduaren 9an manifestazio handia izanen da Parisen. Halaxe adierazi du euskal preso politikoen alde ari den talde antolatzaileak. Paristik aire berriak omen datoz. Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Justizia Ministerioak lan esparru berria zabaldu dute azken asteotan.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2017ko urriaren 24a
Parisko manifestazioa buru-belarri ari dira prestatzen antolatzaileak. Baionako agerraldi hau lekuko.

Frantziako Justizia Ministerioak eta euskal ordezkaritzak bi bilkura esanguratsu egin omen dituzte dagoeneko. Euskal presoen egoera “geldia” mugiarazteko lerro berria zabaldu da ordezkaritzak berriki adierazitakoaren arabera.

Euskal ordezkaritza horren talde eragiletako Bake Bideak erran berri duenez, euskal presoen auziari buruzko “lan esparru bat” zabaldu da. Presoen auziak “berealdiko neurriak” eskatzen baititu.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritza esparru politikoko jende esanguratsuak osatua dago. Euskal Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapez Jean Rene Etchegaray, Giza Eskubideen Frantziako Ligako ohorezko lehendakari Michel Tubiana, Laborantza Ganbararen sortzaile Mixel Berhokoirigoin, Pirinio Atlantikoetako diputatu Vincent Bru eta Bake Bidea elkarteko lehendakari Anaiz Funosas dira ordezkarietako batzuk.

Anaiz Funosasen hitzetan, “Parisko Gobernuaren jarrerak ustekabean hartu gaitu. Irekidura gisako bat da ‘lan esparru’ bat zabaltzea euskal preso politikoaren auzian”.

Euskal ordezkaritzaren iritziz, Frantziako Gobernuaren jarrera berriak biziki lagundu dezake iragan udaberritik Parisen apailatzen ari den manifestazioa sustatze alderat.

Presoen gaia gaurkotzeko beharra handia dago aspaldidanik, Antolatzaileek hartutako prestaketa kontuan harturik, abenduaren 9an Parisen izanen den manifestazioa mugarri izatea igurikatzen da.

Kanal honetan artxibatua: Euskal preso politikoak

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
Lurdes Arronategi eta Pili Garcia zendu dira, haien seme presoak agurtzeko aukerarik gabe

Gaur goizean Bilboko La bolsa eraikinean egin duen agerraldian Etxeratek salatu du azken asteetan bi presoren amak zendu direla beraien semeak agurtzeko aukerarik gabe. Lurdes Arronategi, Ibon eta Eneko Goieaskoetxearen ama eta Pili Garcia, Urko Olabeagaren ama azken asteetan zendu dira semeei azken agurra emateko aukerarik izan gabe


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat irauten zuen, filmaren zuzendaria benetan nor zen –problemarik ez izateko, ez baitzuten egilearen benetako izenik jarri saioa iragartzeko zabaldutako materialetan–. Frankismoa bizi izan zuen jendeari entzun... [+]


Euskal presoen "omenaldiak" gaitzesteko PPrekin bat egin dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

Euskal presoen “omenaldiak” gaitzesteko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean, eta EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin dute alderdi popularrarekin.


2018-02-22 | ARGIA
Ion Kepa Paroten baldintzapeko askatasuna ez du onartu auzitegiak

Euskal Irratiek zabaldu dutenez Parisko Dei auzitegiak atzera bota du bosgarren helegitea eta 28 urte preso daraman Ion Kepa Parot ez kaleratzeko hautua egin du.


2018-02-19 | ARGIA
Ostegunean emango dute Ion Paroten baldintzapeko askatasunari buruzko epaia

Ion Parot euskal presoa baldintzapean aske uztea eskatu zuten larunbatean ehunka herritarrek Baionan. Datorren ostegunean ebatziko du Parisko Dei Auzitegiak erabakia. Epaileak eskaria onartu bazuen ere, prokuradorea ez da iritzi berekoa.  


2018-02-02 | Mikel Asurmendi
Ion Parot presoaren baldintzapeko askatasuna eskatzeko mobilizazioak iragarri dira

Ion Parot preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera aspaldikoa da. Erabakia otsailaren 22an hartuko dute Frantziako auzitegiek. Kari horretara, presoen aldeko Bagoaz ekimenak Baionan elkarretaratzera deitu du.


2018-02-01 | ARGIA
Preso ohi baten amari 'Mozal legea' aplikatu diote semearen bila espetxera joateagatik

Mari Paz Casanova Mozal Legea erabiliz zigortu dute abuztuaren 24an Egoi Alberdi semea espetxetik irten behar zen egunean  atarian haren zain egoteagatik eta "komunikatu gabeko kontzentrazioa" egotzita.


2018-02-01 | Miren Osa Galdona
First accident of a relative of Basque prisoners in 2018 as a consequence of the dispersion

Susana Uribetxeberria, Basque prisoner Xabier Ugarte Villar's wife, had an accident on 27th January. It happened at dusk after she had visited her husband in prison, and while fortunately she was not hurt, this was the first accident in 2018 caused by the dispersion policy for prisoners.


2018-01-29 | Miren Osa Galdona
Susana Uribetxeberria senideak izan du 2018ko dispertsioaren ondorioz gertatutako lehen istripua

Susana Uribetxeberriak, Xabier Ugarte Villar euskal presoaren emazteak, istripua izan duela salatu du Etxeratek ohar bidez. Larunbat iluntzean izan zen ezbeharra, bisitaren ostean, eta “zorionez” inongo zauririk izan ez bazuen ere, dispertsio politiken ondorioz 2018an izandako lehen ezbeharra izan dela nabarmendu du Etxeratek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude