Alghero herria erraz aurki dezakegu Sardiniako mapa batean, irlaren ipar mendebaldean. Bertakoentzat L'Alguer da, baina bi izenak nahikoa ez eta, izengoitia ere badu herri honek: La Barceloneta. Tamalez, katalan nortasunari bost mendez eutsi eta gero, kultura honen desagerpenaren lekuko izan gintezke datozen urteetan. «Iraganeko bitxikeria» bihurtu baino lehen, Sardiniako katalanen berri eman nahi dizue bidaia kronika honek.
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2042&27383