Lakaxita gaztetxearen jauzi kualitatiboa: ekonomia sozial eraldatzaileko gunea abian

  • Hamar urte beteko ditu laster Irungo Lakaxita gaztetxeak eta, ospakizun hutsetik harago, “jauzi kualitatibo” bat emateko probestuko dutela iragarri dute. Ekonomia sozial eraldatzaileko gunea sortzekotan dira.


2015eko otsailaren 27an - 09:06
Erronka berria jarri dio bere buruari Lakaxita gaztetxeak 10. urteurrenean.

Larunbat honetan (otsailak 28) emango dituzte azalpen zehatzagoak, baina aurreratu dutenez, eraikinaren lehenbiziko pisua atondu dute, bulego eta bilera gela bat sortu eta proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jarri nahi dituen edonork erabiltzeko ireki.

Ez da gaztetxeari urrunekoa zaion esparrua, urteak baitira autogestionatutako proiektuen bilgune dela (baratze-kooperatiba eta hacklaba, adibidez). Aurrerantzean martxan izango den LKXT KOOPen bitartez bultzada berria eman nahi diote ildo horri.

Irungo Anaka kalearen 20. Zenbakian dago Lakaxita eta 19:00etan egingo dute proiektuaren aurkezpena.

Informazio gehiago:

Angula Berria webguneak egitasmoari buruzko hainbat xehetasun esplikatzen dituen bideoa plazaratu du.


Azkenak
2024-04-24 | ARGIA
Dozenaka atxilotu egon arren, azkartuz doaz Palestinaren aldeko AEBetako unibertsitateetako protestak

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Eguneraketa berriak daude