argia.eus
INPRIMATU
“Laguntzaile anitz nahi ditugu, horrela besta gehiago egiten baitugu”

2010ko ekainaren 28a
Elixabet Aizager

"Euskal Herria Zuzenean festibalak helburutzat du herriko elkarteak laguntzea, tresna bat bezala. Festibala tresna bat da, ez da EHZ jaialdia igandean bukatzen denean dena bukatua dela (...) Laguntzaile anitz behar dira (...) Beti gehiago nahi ditugu, anitz garenean besta gehiago egiteko aukera baitugu (...)  Jendea deitzen dugu sarrerak hartzera, Interneten sarrera erosten ahal baita bertso txapelketa nagusian egin zen moduan; www.ehz-festibala.com helbidera joanik sarrera erosten ahal da, etxean inprimatu eta hona heltzean egina da".