Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du

  • Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10:00etatik 13:30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira.

Antxeta Irratia
2018ko otsailaren 06a

Gauzatutako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez. Larunbatetan ere denda irekiko da. Labore Txingudiko bazkide boluntarioen laguntzaz.

Banaketa puntuak

Otsailaren zazpitik aurrera Labore Txingudiko bazkideek produktuen eskaerak eskualdeko hainbat puntutan jasotzeko aukera izango dute. Lehen banaketa puntuak Nekazarien Etxea Kooperatiban (Urdanibia, 7 Irun), Kimua Tabernan (Berio kalea, 1 Irun) eta Landetxako Auzo Elkartean (Bizkaia kalea, 15 Irun) kokatuko dira. Labore Txingudi kontsumo elkarteak ez du baztertzen banaketa puntu berriak sortzea.

Labore Txingudiko berritasunak azaldu ditu Dornaku Lantz bazkideak.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Kanal hauetan artxibatua: Elikadura burujabetza  |  Irun

Elikadura burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-25 | ARGIA
Elikadura burujabetzaz eta kontsumo arduratsuaz ariko dira Udako Ikastaroetan

Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsuak txikitatik landu beharreko jakintzak direla iritzita, gaian sakontzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu dituzte EHUko Udako Ikastaroetan. Ekainaren 25ean eta 26ean izango dira.


2018-05-23 | Anboto
Atxondoko eskolako jantokian astebeteko plantoa egingo diote catering zerbitzuari

Berton Bertokoa elkarteak ekintza ugari prestatu ditu datorren asterako.


'Beterri Km0': bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ekimen aitzindaria

Beterri-Buruntzako nekazaritza eta merkataritza modu jasangarrian suspertzeko estrategia aurkeztu dute Hernanin eskualde horretako udalek, Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak eta Behemendi Landa Garapenerako elkarteak. Beterri Km0 izeneko sarea izango da oinarria.


2018-05-16 | Zebrabidea
"Zituene, pasta obradore kooperatiboa" proiektua Oreretan

Elikadura burujabetza eta finantza burujabetzan sakondu dute Zebrabidea saioan, Oreretako proiektu baten eskutik. “Zituene, pasta obradore kooperatiboa” aukera ederra dugu elikadura burujabetzan pausoak emateko, eta honelaxe azaldu ditu Naiara Retegik proiektu honen nondik norakoak.


2018-04-15 | Garazi Zabaleta
Nafarroa hegoaldetik Euskal Herriko 6.500 sukaldetara

Udaberriko kanpainan murgilduta egon dira Errigorako boluntarioak azken hilabetean. Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eta barazki kontserbak eskaintzea egokitzen zitzaien oraingoan. Kanpainaren emaitzak eskuetan, balorazio oso positiboa egin dute bultzatzaileek: beste behin gora egin du Nafarroa hegoaldeko produktuen eskatzaile kopuruak.

Urtez urte sendotzen doan proiektua

Jauzi handia egin zuen Errigorak iazko udaberriko kanpainan: konbentzionalean ekoitzitako produktuez gain, modu... [+]


Eta nola bizi behar dugu KFCren oilasko hego kurruskaririk gabe?

Behi zoroen krisia aspaldi ahazturik, oilasko jale zoroen larrialdia zabaldu da otsailean Britainia Handia eta Irlandako jendeen artean. KFC multinazionalak uharteotan dauzkan ia 1.000 jatetxe frankiziatuen bi herenek ateak itxi behar izan dituzte logistika arazo konponezin batengatik. Bertan jaten bezala etxerako otordua haietatik eramaten ohitutako milaka jende aste luzez ibili omen da noraezean. Elikadura industrial globalizatuak horrelakoak eragiten ditu tarteka.


2018-03-11 | Garazi Zabaleta
Baserritarrek ekoizten dute munduko elikagaien %70, baliabideen %25arekin

“Munduan geroz eta biztanle gehiago garenez, elikagaiak ekoiztuko dituen nekazaritza industria handiaren beharra ezin da ukatu”. Agroindustriako enpresen eta eredu transgenikoaren bultzatzaileen argudio nagusietakoa da aurreko hori, euren ereduaren baliagarritasuna justifikatzeko darabiltena. ETC Group gobernuz kanpoko erakundeak egin duen ikerketak, ordea, mito horiek eraitsi eta elikadura buru-jabetzari lotutako elkarteek aspalditik aldarrikatu dituzten errealitateak atera ditu... [+]


2018-02-11 | Garazi Zabaleta
Otsokop
Tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zubiak

Elkarlanean eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eskuragarriago jarriz. Horrela ari dira lanean Otsokop elkarteko kideak. 2015ean sortu zuten hiru lagunek elkartea Angelun, eta denbora horretan jende berri asko batu zaie proiektura. “Gizarte lotura bultzatuko duen toki atsegina sortzea, bertako ekonomiaren alde eginez eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkaturatze bide laburren bidez”. Hori da asmoa, elkarteko webgunearen aurkezpenean azaltzen dutenez.

Internetetik... [+]

Esklabo lana behar da janari merkeak ekoizteko Europako masarentzat

Kopa bat ardo baino merkeagoko oilaskoa, hutsa balio duen saltxitxa, Andaluziatik edo Marokotik etorrita ere bertako sagarra baino gutxiago kostako zaizun marrubia... nola litezke hain prezio merkeetan supermerkatuan? Low cost elikagaiok ezkutatzen dituzte, banatzaileek baserritar txikiei egiten dieten bulling-az gain, nekazaritza industrialaren katean ari diren milaka langileren miseriazko soldatak. Esklabo lanean dihardute Mediterraneoan... baina baita Alemania aberatsean ere.


2018-01-28 | Garazi Zabaleta
Etxaldeko emakumeen auzolana Pikunieta baserrian

Elikadura burujabetzaren eta nekazaritza iraunkorraren bidean lanean diharduen dinamika da Etxalde mugimendua. Duela zenbait urte, mugimenduko emakumeek taldea osatu zuten emakume baserritarren problematikari erantzuna emateko eta baserritarren borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzak sortzeko. Udazkenean antolatu zuten Etxaldeko emakumeen lehen auzolana, eta orain, berriz, negukoaren garaia iritsi da: urtarrilaren 27an eginen dute Antzuolako Pikunieta baserrian.

Baserria feministatzen,... [+]

Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude