Labore Bilbok udako jaialdia antolatu du aste honetarako

  • Ia urte bat pasatu da Laborek ateak ireki zituenetik. Geroztik, auzolanean oinarritutako proiektu hau bazkideei esker egin du aurrera, produktuen prezio justua eta kalitatea bermatuz.

      

     


2018ko ekainaren 19an - 09:06
Labore Bilbo

Auzolana da proiektuaren xedea. Hori dela eta, guztien artean margoztu, txukundu eta astean zehar egin behar diren lanak burutzen dituzte. Eskuz-esku eraikitzen dute Labore egunero, produktuen prezio justua eta kalitatea bermatuz. Egindako lanak bere fruituak ematen hasi den arren, aurreko astean “kanpaina” bat hasi zuten bazkidetza sustatu ahal izateko. Proeiktuaren etorkizunak bazkide kopuruarekin lotura estua baitu.

Oraingoan, eta esker ona plazaratzeko, udaren etorrera aitzaki bezala hartuta, jaialdi bat egingo dute. Udaren etorrerarekin batera, kurtso bukaera ere hurbiltzen ari da. Horregatik, ekainaren 19, 20 eta 21erako agenda sozial dinamiko eta anitza prestatu dute. Bazkideak ez ezik, gustuko duen edozein hurbildu daiten.

Asteartea, ekainak 19; 19:30:

  • FOOD COOP. dokumentalaren zati batzuk oinarri gisara harturik tertulia eta elkarrizketa burutuko dute.

Asteazkena, ekainak 20; 19:30:

  • Bizilurrek antolatutako erakusketa alde sozialean.
  • Aiora Renteriaren (Zea Mays) emanaldi akustikoa.

Osteguna, 21; 19:30:

  • Bogak garagardo dastaketa bat prestatu du 5€ren truke. Dastaketa gaztaz lagundua izango da.

Jaialdi honek zenbait helburu ezberdin ditu. Alde batetik, bazkideen egunerokotasuna eskertzea eta, beste alde batetik, Labore proiektua kalera ateratzea eta, oraindik ezagutzen ez dutenen belarrietara heltzea.

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolana
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


Auzokoak egindako lanaz

Udazkena etorri da aurten, ni fede handirik gabe nengoen arren. Ez dakit zein mirari tarteko, hostoek erabaki dute orbel bilakatzea; eta jantzi egin dituzte bideak eta bazterrak, gorriz, laranjaz, horiz eta berdez. Zuhaitz guztiek bat egin dute manifestazio erraldoian, baita... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Eguneraketa berriak daude