argia.eus
INPRIMATU
Laborari bat hil da istripuz Nafarroa Beherean
  • Urtarrilaren 2an gertatu da ezbeharra, belar balota batek azpian harrapatu duenean 38 urteko emakumea.

     

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 03a
Jutsi herriko baserri batean gertatu da heriotza. Argazkia: Wikipedia.

Nafarroa Behereko Jutsi herrian gertatu da istripua, Sud Ouest kazetak jakinarazi duenez. Ostegun goizean, “baserrian laguntzen ari zela”, belar balota bat gainera etorri zaio etxeko emakumeari. Bere bikotekideak aurkitu du, eta suhiltzaileei deitu die. Emakumea Baionako ospitalera eraman dute helikopteroan, baina arratsaldean zendu da.