Mondragon Taldearen gidaritza hartu dute Laboral Kutxa, Eroski eta Oronako buruek

  • Txomin Garciak (Laboral Kutxako lehendakaria), Agustin Markaidek (Eroskiko lehendakaria), Xabier Mutuberriak (Oronako zuzendaria) eta Javier Sotilek (Mondragon Taldeko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza alorreko lehendakariordea) Mondragon Taldeko batzorde kudeatzailea osatuko dute, presidente berria izendatu bitartean. Lehendakaritza hutsik dago urtarrilaren 17an Txema Gisasolak dimititu zuenez geroztik.


2014ko otsailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mutuberria (Orona), Garcia (Laboral Kutxa), Sotil (Mondragon Taldea), eta Markaide (Eroski). Argazkiak: Tulankide.com eta Goiena.net.

Garcia, Markaide, Mutuberria eta Sotil aukeratu ditu Mondragon Taldeak “etorkizuneko lan ildoak zehazteko” eta presidente berria hautatu bitartean “zerbitzuen funtzionamendu operatiboa bermatzeko”. Bestalde, kooperatiba guztietako bazkide guztiek etorkizuna nolakoa izango den erabakitzeko oinarriak ipiniko ditu batzorde kudeatzaile izendatu berriak. Aurrera begirako ekinbideak, aukeratzeko dagoen presidenteak aurkeztuko ditu oraindik datarik ez duen biltzarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mondragon Korporazioa
Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea
"Eroskin higadura fisiko handia jasaten dugun langileontzat gutxieneko baldintzak lortu ditugu"

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]


Greba hasi dute Eroskiko Elorrioko biltegiko langileek, gehienak migranteak

Abenduaren 11tik 16ra egingo dute greba. ELA sindikatuak adierazi du lan hitzarmenaren “estatalizazioa” dela "lan baldintza latzen" erantzule.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Donostiako La Paz erresidentzian adinekoak goizeko 6:15ean esnatzen dituztela salatu du ELAk

Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.


Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


ULMAk eta Oronak Mondragonetik irtetea erabaki dute, bazkideen gehiengo zabalak babestuta

ULMAko bazkideen %80k babestu du Korporaziotik irtetea, eta babes zabalarekin ere Oronak: %70 ateratzearen alde bozkatu du.


Eguneraketa berriak daude