LABi arrazoia eman diote berriz, CGTren bigarren helegiteak abiarazitako auzian

  • Bordeleko Instantzia Auzitegiak, Parisko Kasaziokoak egin bezala, LABen aldeko epaia eman du CGT sindikatuak berriki aurkeztutako helegiteari erantzunez. Lehenbiziko aldian erabilitako argudio berak agertu ditu CGTk bigarren honetan ere, LABek oso enpresa txikietako hauteskundeetara (TPE) aurkeztu beharko ez lukeela aldarrikatzeko: hark ez duela sindikatuen estatusa betetzen, euskaraz aritzeagatik eta Euskal Herriaren independentziaren borrokatzeagatik besteak beste.  


2016ko urriaren 18an - 14:40
LABeko kideak askatasun sindikalaren aldeko ekintza batean (Argazkia: LAB)

Hasiera batean Bordeleko epaile batek CGTri arrazoia eman eta azaroaren 28tik abenduaren 12ra bitartean egingo diren TPE hauteskundeetan arte hartzeko eskubidea ukatu zion LABi. Epai hori atzera bota zuen Frantziako Kasazio Auzitegiak, sindikatu abertzalearen helegitea aintzat hartuta. CGTk aukera zuen ostera ere Bordeleko Auzitegira jotzeko, eta halaxe egin zuen, baina hark, urriaren 18an emandako epaian, ez dio arrazoia eman sindikatu frantziarrari.

LABek ohar labur baten bidez eman du epailearen erabakiaren berri, eta afera behingoz gelditu eta “TPEen kanpainan lasai lan egin ahal izateko” itxaropena agertu du, sindikatuko bozeramaileek CGTren hurrengo urratsekiko nolabaiteko mesfidantza agertu badute ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude