Erretreten erreforma dekretua salatu dute ekintza horrekin. Poliziak arratsalde erdian bertatik bidali ditu.
Martxoaren 3 goizean, LABeko sei militantek Florence Lasserre-David diputatu macronistaren Angeluko bulegoa okupatu dute, erretreten erreforma dekretua salatzeko. Frantziako Gobernuaren neurrien aurkako haserrea adierazi dute.
👉Florence Lasserren permanentziaren okupazioa:
❌Erretreta apalagoa izateko lan gehiago egitearen aurka.
❌49.3aren gisako neurri autoritarioen aurka.
✅Erretreta eta bizi duinak bermatuko dituzten
Euskal Herriko alternatiben alde ! pic.twitter.com/r2LF9DbKoX
— LAB IEH (@LAB_ieh) March 3, 2020
Beñat Aramendi LABeko kideak mezu hau zabaldu du Lasserre-David diputatuaren bulego barrutik:
LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramaile Eñaut Aramendik okupazioaren arrazoiak azaldu ditu, okupatutako bulegotik bertatik pic.twitter.com/zAz5ZIFlQT
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) March 3, 2020
24 orduz bertan mantentzea zuten sei kideek asmoa baina poliziak arratsalde erdian bota egin ditu.