LABek salatu du Teco Zamora lan egutegirik gabe ari dela erraustegian

  • Gipuzkoako Lan eta Segurtasun Ikuskaritzan salaketa jarri du LAB sindikatuak abenduaren 20an. Idatzi horretan adierazten duenez, eraikuntza lanean azpikontratatuta diharduen Teco Zamora enpresak ez du lan egutegirik eta egunean 10 ordu lan egiten dute astelehenetik ostiralera, gutxienez.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 21a

Gipuzkoako lan hitzarmenek diotena baino gehiago

Idatziz eginiko salaketan, LAB sindikatuak gogorarazten du Gipuzkoako eraikuntza hitzarmenak 26. artikuluan dioela ordu extrak ezingo direla urtean 80 baino gehiago izan. Eta Gipuzkoako eraikuntza hitzarmen kolektiboak, 33. artikuluan, lanaldia honela banatzea arautzen duela: abenduan eta urtarrilean egunean 7 orduko lanaldia izango dela, astelehenetik ostiralera. Azaroan eta otsailean 7 ordu eta erdiko lanaldia izango dela, astelehenetik ostiralera. Eta urteko gainerako hilabeteetan, lanaldia 8 ordukoa izango dela, astelehenetik ostiralera.

Ardura eske

Egoera honen aurrean, LABek lan ikuskaritzari salaketa idatzian eskatzen dio bisita egin dezala eraikuntza lanetara, azaldutako gertakariak frogatzeko, eta txosten zigortzailea zabal dezala erantzukizun legalak exijituz.

Teco Zamora, azpikontrataren azpikontrata

LAB sindikatuak salaketa honetan adierazten du Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratua Urbaser buru duen Aldi Baterako Enpresa Elkarteak duela eta ABEE horretako kide diren beste enpresak direla Altuna y Uria, Moyua, Murias, LKS, Meridian Investments eta Steinmuller Babcok.

ABEE horrek hainbat lan azpikontratatzen dizkio PVE ABEEari, zeina osatzen duten Altuna y Uria eta Moyuak.

Eta azpikontratatua den PVE ABEE honek azpikontratatzen dizkio hainbat lan Teco Zamorari.

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  LAB

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-25 | Zero Zabor
Epaitegiak San Markoren 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu, Hernani, Oiartzun eta Usurbili arrazoi emanez

Espainiako Auzitegi Gorenak San Marko mankomunitatearen 2014ko aurrekontuekin egin bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak 2016koak baliogabetu ditu, Atez Ateko bilketan ari diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalei arrazoi emanez, hiru herrietako udal ordezkariek atzo prentsari zabaldu ziotenez.


2018-04-19 | Zero Zabor
Erraustegia gelditzeko eskatu dute Gipuzkoako hainbat herritako anbulategietan

Gipuzkoako 18 herritako osasun zerbitzuen egoitzaren atarietan erraustegiaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte asteazkenean, zehazki Andoain, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Donostia, Hernani, Irura, Lasarte, Legazpia, Mutriku, Oiartzun, Pasaia, Errenteria-Orereta, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaian.


2018-04-17 | Zero Zabor
Erraustegia ez eraikitzea eskatu du Lasarte-Usurbilgo Oriarte Institutuak

Lasarte-Oria eta Usurbilgo ikasleak biltzen dituen Oriarte institutuko ikasle, irakasle eta langileek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta GHKri eskatu diete Zubietan erraustegirik ez egitea.


2018-04-12 | ARGIA
Intxaurrandieta eta Errazkini elkartasuna adierazi diete sarean eta kalean

2013an Gipuzkoako erraustegia gelditu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren aurkako epaiketa zeresana ematen ari da sareetan. #DenokGaraAinhoaEtaIñaki traolak mugimendu handia dauka.


2018-04-12 | ARGIA
Babesa sareetan, elkarretaratze zaratatsuak kalean

Gipuzkoa Zutik-ek deituta elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte ostegun honetan arratsaldeko 20:00etan herri eta auzo askotako plazetan, Madrilen epaitu behar dituzten Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini elkartasun adierazteko. Egunotan babes zabala izaten ari dira bi ordezkariak herritarren partetik. Intxaurrandietak Madrilera bidean bidalitako txioak izandako erantzunak eta mezuak horren erakusgarri:


2018-04-12 | ARGIA
Intxaurrandieta eta Errazkin Madrilera, erraustegia geratzeagatik

Espainiako Kontuen Auzitegian, Margarita Mariscal de Gante epaile eta Aznarren ministro-ohiaren aurrean defenditu beharko dute Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek Bildu koalizioaren ordezkari gisa Gipuzkoako erakundeetan ardurak zituztenean orduko Zubietako errauste planta handiaren proiektua gelditzeko erabakia.


2018-04-11 | LAB sindikatua
Intxaurrandieta eta Errazkini babesa erakutsi die LABek: "PNVk frogatu nahi du bere negozioak ukiezinak direla"

Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako epaiketaren atarian, EAJren jokabidea salatzen eta erraustegia arbuiatzen duen idatzia kaleratu du Gipuzkoako Udal eta Foru Aldundiko LABeko Sail Sindikalak. Udal eta Aldundiko langile guztiei banatu die segidan irakur dezakezuen idatzia (guztira 3.000 langile baino gehiago).


Noiz irabazle?

Oraingo solas zabaldua da aski dela erreferendumean bozkatzea, herri gisa irabazle izateko, bozketan galdu ala irabazi.


2018-04-09 | Lander Arbelaitz
Zer gertatzen da Errazkin eta Intxaurrandietaren epaiketarekin?

Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude