argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzari eskatu diote Teva enpresa israeldarrari milioika euroko erosketak egiteari uzteko
  • Israelgo enpresa farmazeutiko handiena eta munduko sendagai generikoen ekoizle nagusietako bat da Teva Phamanceutical Industries. Estatu sionistako ekonomian pisu handia du. BDS mugimenduak farmako-etxearen aurkako boikota eskatzen du, estatu sionistarekin dituen lotura ekonomikoengatik eta Palestinako lurralde okupatuetan eta Gazako genozidioan Israelek egindako ekintzetan konplize izatea egotzita. LAB sindikatuak zabaldu duenez, Osakidetzak Tevari erosten dizkio botiken gehiengo zabala.

BeƱat Badiola Etxeberria 2025eko urriaren 30

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatuta, argitaratu da,  2023tik eta 2025eko urte artean Osakidetzak farmazia-etxe israeldarrari zazpi milioi eurotik gorako balio duten medikamentuak erosi dizkiola.

Sindikatuak Osakidetzako zuzendaritzari eskatu dio enpresa israeldarraren produktuek banatzeari, erosteari edo preskribatzeari uzteko, eta alternatiba posibleak aztertzeko, badaudela argudiatua. Arrazoitu dutenez, “euskal osasun-zerbitzu publikoak ez du kolaboratu behar Palestinako lurraldeen okupazio israeldarra ahalbidetzen duen genozidioaren ekonomiarekin”. Horretarako, Israelgo enpresarekin harremanak berrikusi beharra daudela iritzi du LABek, berezik merkataritza-harremanetan, hauek Palestinako okupazioa eta bere herriren genozidioa finantzatzen dituzte.

Harreman berritze horretan, Nafarroako Gobernuaren adibidea jarri du. Urri hasiera, Nafarroako Gobernuak iragarri zuen Israelgo Estatuarekin edozein harreman hausteko bidea, hiru medikamenturen kontratuak ez berritzea erabaki zuen. LAB adierazi du, Europa fabrikatzen diren medikamentu generikoak alternatibak izan daitezekeela.

LABek ostiralean Osakidetzako mahai sektorialean presentzialki egingo dio eskaria zuzendaritzari. Aurreratu dutenez, ekimenak aurkeztuko dituzte ESI-tako plantillaren ordezkaritza-organo guztietan, Osakidetzan Israelek “kolaboratzailerik izan ez dezan”.