LABek EPB enpresa salatu du bi obra publikotan hitzarmena ez betetzeagatik


Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2018ko otsailaren 21a

Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan jarri ditu LAB sindikatuak bi salaketak, Donostialdeko erraustegiko lanetan eta Anoetako estadioa eraberritzeko lanetan Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena betetzen ez duela adieraziz.

Otsailaren 13an sartu zuen sindikatuak erraustegiko lanengatik salaketa, adieraziz Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenak dioena baino askoz lanordu gehiago sartzen dituztela eta nabarmen txikiagoa den lansaria jasotzen dutela.

Otsailaren 16an sartu zuen sindikatuak Anoetako estadioko lanengatik salaketa, hemen ere gauza bera adieraziz, lurraldeko hitzarmenak dioena baino lanordu gehiago sartzen dituztela hitzarmenak dioen lansaria baino txikiagoaren truke.

Altuna y Uriak, Moyuak eta Muriasek azpikontratatutako enpresa

Anoetako estadioa eraberritzeko lanak Altuna y Uriak eta Moyuak osatutako Aldi Baterako Enpresa-Elkarteari esleitu zaizkio. Enpresa-Elkarte honek azpikontratatu du obra hauetako hainbat lanetarako EPB enpresa.

Donostialdeko erraustegiaren eraikuntza, kudeaketa eta ustiaketa lanak, Urbaser buru duen Aldi Baterako Enpresa-Elkarteari esleitu zaizkio. Enpresa-Elkarte honen kide dira Altuna y Uria, Moyua, Murias, LKS, Meridian Investments eta Steinmuller Babcok. Enpresa-Elkarte horrek, erraustegiaren eraikuntzako hainbat lan azpikontratatzen dizkio Muriasi, eta Muriasek hainbat lan EPBri.

Lan ikuskaritzari eginiko eskaera

LABek sartutako bi salaketetan, lan ikuskaritzari eskatzen dio bisitatu ditzala bi obrak, frogatu dezan langileek jasotzen duten soldatetan EPB enpresak ez duela hitzarmena betetzen, eta dagozkien likidazio aktak ezartzeko azpikontratatutako enpresei, eta hauen arduradun diren kontratista nagusiei.

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Prekarietatea  |  LAB  |  Eraikuntza

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-13 | Zero Zabor
Atzerapena Zubietan: FCC eta Urbaserren artean Cespak ere muturra sartu nahi du

Zubietako erraustegiaren obrek erritmo onean jarraitzen duten arren, 300 metro urrunago biometanizazio eta eskorien tratamendurako eraiki beharreko azpiegiturak hasi barik egongo dira ondoko hiru hilabeetetan gutxienez: FCC eta bere taldeari GHK-k 20 urterako egindako esleipenari helegitea jarri dio orain arte Zubietako opilaren banaketan esku hartzen ez duen taldeak, barnean Cespa eta Campezo dituenak.


2018-06-12 | Usurbilgo Noaua
Erraustegiaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu ditu GuraSOSek Europan

Zubietako erraustegia ez da atzera bueltarik gabeko proiektua. “Bere etorkizuna ez dago guztiz erabakia”, nabarmendu du GuraSOSek astelehen goiz honetan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duen agerraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019ko udazkenerako martxan izatea aurreikusten duen Zubieta gaineko plantaren eta haren finantza ereduaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu zituen joan den astean GuraSOSek, Europako erakundeetan


2018-06-11 | Usurbilgo Noaua
Usurbilgo Udarregi Ikastolatik, erraustegia begi bistan

Ikastola Egun honetan, nahi izan gabe ere begirada Zubieta gainera zuzentzea ia saihestezina zen. Ondoko argazkietan ikus dezakezue, Ikastolako kideak, 50. urtemugako mosaiko erraldoia osatzera zihoazela, atzean zuten panorama. Begi bistakoak dira jada, urtebete barru amaitua eta martxan izatea aurreikusten duten erraustegiko lanak.


2018-06-08 | Zero Zabor
GHKk asteartean, 12an, bozkatuko du Gipuzkoako zaborrak Zabalgarbira eramatea

Gipuzkoako mankomunitate guztiak biltzen dituen GHK partzuergoak ekainaren 12an 11:00etan Foru Aldundiaren egoitza nagusian burutuko duen batzarrean eztabaidatu eta erabakiko du lurralde honetako hondakinak Bizkaian tratatu, erre eta lurperatzeko berrikitan bi aldundiek itxitako akordioa.


2018-06-07 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia 2019ko uda aurretik amaitua eta udazkenean martxan izatea aurreikusten du Aldundiak

“Tratamendu mekaniko biologikoko eta biolehorketako plantetako eraikinak ia amaituta daude, eta hasiera eman zaio labeen eta gainerako ekipo industrialen instalazioari”, Gipuzkoako Foru Aldunditik berri eman dutenez. 2019ko erraustegiko lanak amaitzea aurreikusten dute eta “probaldia gainditu ondoren, 2019ko udazkenean funtzionatzen hasiko da Ingurumen Gunea” iragarri dute.


2018-06-04 | Zero Zabor
Gipuzkoako Foru Aldundia PIGRUG 2019-2030 bideratzen hasi da

Jose Antonio Asensio Ingurumen diputatuak aurkeztu du 2030era arte Gipuzkoako hondakinen plan nagusi izan behar duenaren tramitazioa martxan jartzea, bederatzi hilabeteko bidea egingo duena.


2018-06-01 | Txintxarri
Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio Lasarte-Oriako Udalak

Aire Garbiak aurkeztutako 300 sinadura baino gehiagori jaramonik egin gabe, Lasarte-Oriako Udalak Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio.


2018-05-28 | Zero Zabor
Gipuzkoa Zutikek erraustegiaren kontratua eskatu die Foru Aldundiko agintariei BDHren azken gauean

Larunbatean, 26, buzo zuriz mozorrotutako jende talde batek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregi inguruetan pankartak eskegi dituzte Zubietako erraustegia salatu eta agintariei eskatuz kontratua erakusteko.


2018-05-24 | ARGIA
Donostia erdialdean errefusarentzako edukiontziak zigilatu dituzte erraustegia salatzeko

kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.


2018-05-21 | Miren Osa Galdona
Gaur egun hondakin gehiago beharko lituzke erraustegiak "bideragarria" izateko

Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du bere bideragarritasuna dela-eta. Egun Gipuzkoako foru gobernua osatzen duten EAJ- PSE-EE koalizioak, 2016an erraustegiak urtean 200.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna izatea adostu zuen. Aurretik planifikatuta zegoen hondakin kopurua moldatu egin behar izan zuten, hiru urte lehenago Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak proiektu “neurrigabea” zela erabaki baitzuen. 2013an, 260.000 tonako ahalmena izatea aurreikusi zuen... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude