argia.eus
INPRIMATU
Labak Sanferminetako eskaintzari helduko dio nahiz eta udaltzaingoaren abisua jaso duen ere
  • Arratsaldero musika eskaintza izango dute Laban 18:30ean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2023ko uztailaren 07a
Labak ez du egitaraua bertan behera utziko, mehatxuak mehatxu.

Gazteluaren plazako bigarren zenbakian du egoitza Laba elkarteak. Iker Tubiak hartu du telefonoa bertatik. Labak ere jaso zuen Udaltzaingoaren oharra. Hala ere gaur ateak irekiko ditu eta eskaintza kulturala mantentzeko erabakia hartu dute.

Aldaketarik egotekotan horren berri emango dute. Sanferminetan zehar goizeko 10etatik aurrera izanen da irekita Laba 15.00ak arte. Arratsaldez 18.30ean hasiko dira DJak 21.30ak arte. Arratsaldero izanen dituzte musika emanaldiak.