LAB, Steilas eta ELAk oposaketetan zerrenda bakarraren alde egin dute Nafarroako Parlamentuan

  • Nafarroan irakaskuntzako oposizioak bitan banatuta egiteak irakasle euskaldunak baztertzen dituela salatu dute gaur euskal sindikatuek Parlamentuan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 02an - 11:35

LAB, Steilas eta ELAko ordezkariak Hezkuntzako batzordean egon dira, orain arteko sistemaren bazterkeria salatu dute eta zerrenda bakarraren alde egin dute. Bitartean, hiru sindikatuetako bertze ordezkari batzuek elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aitzinean "Irakasle elebidunen eskubideak bermatu" zioen pankarta eskuetan zutela.

UPNk 1990eko urteen hasieran ezarri zuen sistema Nafarroan baino ez dago, eta irakasle euskaldunak baztertzen ditu. Gaurko egunean, Nafarroan ari diren irakasle euskaldunek, gutxienez, bi hizkuntza dakizkite: euskara eta gaztelania. Alegia, elebidun guztiak eskolak euskaraz zein gaztelaniaz emateko gai dira. Baina funtzio publikora sartzeko ezarria dagoen sistema bikoitza dela-eta, irakasle elebidun horiek ezin dituzte gaztelaniazkoen lanpostuak hartu, oposizioa euskaraz eginez gero lanpostu horiek hartzeko atea itxita baitaukate.

Espainiako estatuko bertze erkidegoetan, irakaskuntzako oposizioak espezialitatearen arabera egiten dituzte. Hau da, Matematikako irakasle izan nahi duten hautagai guztiek batera egiten dute Matematika azterketa, eta gero, lanpostuak banatzeko orduan, bakoitzak dituen hizkuntz profilen arabera aukeratuko du lanpostu bat edo bertze. Horri deitzen diote "zerrenda bakarra" eta halako sistema bat Nafarroan ezartzea nahi dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-03-31 | Tere Maldonado
Mezu subliminalak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Irakasleek (ere) aurreiritziak dituzte eta ikasleen notetan eragiten dute

Irakasleek nota hobea jartzeko joera dute klase altuko ikasleei, neskei eta, laguntze aldera, migratzaileen seme-alabei, baina epe luzera, migratzaileen seme-alaba horiengan espektatiba akademiko txikiagoak dituzte, baita baldintza sozioekonomiko okerragodun haurrengan ere. Hori... [+]


Katalunian protesta, hemen paso

Kataluniako Hezkuntza Sailak (ERC) bertako ebaluazio diagnostikotik ahozko proba kentzea erabaki zuenean, segituan altxa ziren horren kontrako ahotsak: Junts alderdiak, Intersindical sindikatu independentistak eta Plataforma per la llengua eragile sozialak ikasleen ahozko... [+]


Eguneraketa berriak daude