LAB nagusi Nafarroako administrazio publikoko hauteskunde sindikaletan

  • 2.579 bozka eta 58 eserleku eskuratuta, LAB sindikatuak irabazi ditu Nafarroako administrazio publikoan egindako hauteskunde sindikalak. Haren atzetik geratu dira CCOO (47 eserleku), ELA (39) eta UGT (25). Sindikatu abertzaleek nabarmen egin dute gora, eta CCOOk eta UGTk ordezkaritza murriztu dute, 2 eta 10 delegatu galduz, hurrenez hurren.

    - Behin behineko emaitzak (Nafarroako Gobernua)


2011ko maiatzaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Hamabi ordezkari gehiago eskuratuz lehenbiziko indarra izan da LAB Nafarroako Administrazio publikoko hauteskunde sindikaletan.

LAB larrialdi, Administrazio Nukleoa eta irakaskuntza sektoreetan nagusitu da, azken honetan STEE-EILAS sindikatua oso gertu geratu bada ere (zortzi delegaturekin, LABeko bederatzien atzetik). Gainera, Osasunbidean hamabi ordezkari eskuratu ditu sindikatu abertzaleak, nagusi izan den SATSE sindikatuak baino bakar bat gutxiago. Era honetan, sindikatu abertzaleak 58 delegatu lortu ditu, duela lau urteko hauteskundetan baino hamabi gehiago. Igor Arroyo LABeko Nafarroako arduradunaren iritziz, langileria "pribatizazioen, burokraziaren eta zerbitzu publikoen murrizketen" kontra dagoela adierazten dute datuek.

ELAk ere nabarmen egin du gora hauteskundeetan, hiru ordezkari gehituta (39 osotara). Era honetan, "sindikalismo errebindikatzaile eta abertzaleak irabazi" duela nabarmendu du sindikatu honetako kide den Imanol Paskualek. CCOOk eta UGTk, ordea, nabarmen egin dute behera. Lehenbizikoak orain arte mantendutako lehenengo postua galdu du, duela lau urte baino bi ordezkari gutxiagorekin. UGTk are emaitza txarragoak izan ditu, eta 35 ordezkari izatetik 25 eskuratzera pasa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunbidea
Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila

Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]


Lehen Mailako Arreta, "kolapsora" bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Larrialdiak: itxaronaldi luzeak, baina arreta ona

Jendez lepo egoten direnez larrialdiak, lau ordu inguruko itxaronaldiak daude “larrialdi gutxiko” egoeretan.


Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko auto-harraldia sustatzen ari da Osasunbidea

Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]


Eguneraketa berriak daude