argia.eus
INPRIMATU
LAB eta ELAren ustez jarraipen zabala, Barne sailaren aburuz normaltasuna

2009ko maiatzaren 21a

Albistearen ordua: 09:30

LAB eta ELA sindikatuek goizean egindako balorazioaren arabera, greba oraingoz jarraipen zabala izaten ari da, batik bat industria sektorean. Eusko Jaurlaritzako barne sailaren arabera lehen ordu hauetan "normaltasuna" da nagusi. Hala ere, jada hiru pertsona atxilotu dituzte, Donostian, Gasteizen eta Trapagaranen. Bestalde, Zalla eta Balmaseda artean FEVEren (Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoa) zerbitzua eten behar izan dute 09:15ak aldera, katenarian izandako sabotaje batengatik. Azkenik, Ertzainek Deustuko Morgan kalean goizeko 07:00ak aldera jarri duten suzko barrikada kendu dute dagoeneko.