argia.eus
INPRIMATU
La Oreja de Van Gogh da talderik gustukoena

2007ko urtarrilaren 04a

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen artean egin duen inkestaren arabera, La Oreja de Van Gogh da musika talderik gustukoena. Biztanleen %6ak aipatu du talde hori. Talde donostiarraren ostean, Benito Lertxundi agertzen da, %4arekin. Hirugarren aldiz, Kepa Junkera %2arekin. Biztanleen %78ak gaztelaniaz entzuten du sarri musika, %42ak ingelesez eta %34ak euskaraz.