argia.eus
INPRIMATU
La Navaleko langileek mobilizazioekin jarraituko dute lan karga eskatzeko
  • Lan karga eskatzeko helburuarekin mobilizazio gehiago iragarri dituzte La Navaleko langileek aste honetarako. Nahiz eta enpresako zuzendaritzak ontzi berri bat eraikitzeko aurrekontratua dagoela komunikatu duen, martxoan entregatuko dute oraingoz eskatu zaien azkeneko ontzia.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko martxoaren 10
La Naval ontziolako langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte. (Argazkia: EFE)

La Navaleko langileen batzordeak iragarri duenez asteartean batzarra egingo dute mobilizazio berrien deialdiak adosteko. Mobilizazioak aurreko asteetan egindakoen ildo berekoak izango dira. Ostegunean manifestazioa egingo dute Barakaldon. Ondoren hamabi orduko itxialdia egitea espero dute udaletxean, 21:00etatik hurrengo eguneko 9:00etara arte.

Duela astebete enpresako batzordeak itxialdia egin zuen Sestaoko udaletxean.