argia.eus
INPRIMATU
‘La Manada’-ko militarra, armadatik kanporatua
ARGIA @argia 2018ko urriaren 25

Egun, legeak hala aginduta, lanposturik gabeko zerbitzu aktiboan zegoen; Indar Armatuek, baina, administrazio-espedientearen bidez, militar izaera kentzea erabaki dute.

Bost kondenatuetako lau behin-behinean aske daude, azaroaren 7an aldeek ezarritako helegiteen inguruko ebazpena ezagutu zain. Bosgarrena preso dago, Sevillan betaurreko batzuk lapurtu eta autoarekin segurtasun agente bat harrapatzeagatik.