argia.eus
INPRIMATU
“La Haine”-ko Boro kazetariaren aurkako epaiketa atzeratu dute polizia bat ez delako agertu
  • “La Haine”-ko eta “Kaos en la Red”-eko kolaboratzaile Jorge Correa “Boro”-ren kontrako epaiketa urriaren 3ra atzeratu dute. Sei urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 17a
Epaiketa hasi aurreko elkarretaratzean, Boro bera ageri dela. Argazkia: La Haine.

Akusatuak adierazi duenez, Madrilgo Probintzia Auzitegian bi poliziak deklaratu behar zuten eta horietako batek epaiketa hasi baino ordu eta erdi lehenago faxa bidali zuen esanez botikak kalte egin ziola eta ezin zuela joan.  

Nafarroako legebiltzarreko bozeramaile taldeak adierazpen instituzionala onartu zuen Boro kazetariari elkartasuna adieraziz, baita jarduera mugatu dieten profesional guztiei ere.