argia.eus
INPRIMATU
Ekaitzaren kalteak auzolanean konpontzen hasi dira piratak
  • Asteazken gauean izandako eguraldi txarraren ondorioz, La Flamenka gunea itxi dute Donostiako Piratek. Euriteak eraginda segurtasun protokoloa aktibatu eta suhiltzaile eta ertzainak etortzerako, kaia hustu zuten. Kalteen balorazioa egin ostean, konponketa lanari ekin diote auzolanean.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 13a
Suhiltzaileak La Flamenka gunera iritsi diren unea. (Arg.:@izanpirata)

Une zailak izan zirela adierazi dute piratek, “urte osoko lana eta ilusioa begien aurrean zapuztear egon zelako”. Bai azpiegituren aldetik bai ekonomikoki “kolpea” izan arren, garrantzitsuena inork minik hartu ez izana dela azpimarratu dute.

Hala ere, aurtengo Aste Nagusiko egitaraua aurrera ateratzeko asmoa dutela berretsi dute. Horretarako, “lehenbailehen normaltasunera itzultzeko”, gunea konpontzeko auzolanerako deia egin dute piratek. Bestetik, gauean laguntza ematera hurbildu diren herritarrei eskerrak eman dizkiete.

Ekaitza La Flamenkara nola sartu zen jaso dute hurrengo bideoan :