La Directa: bestelako kazetaritza bestelako mundu baten alde

  • Ezohiko proiektua da enpresa handiek finantzatzen dituzten medioen sektorean. 2006. urtean sortu zen hedabidea eta zortzi urte geroago hasi da Kataluniako herritar askoren ahotan egoten. Urtarrilean 400.000 bisita izan ditu webgunean. Zuzendaririk gabeko proiektua da La Directa eta kazetariak ere ez dira profesionalki hedabide honi esker bizi.


2015eko otsailaren 17an - 05:37
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
(Irudia: La Directa).

Astekari moduan hasi bazen ere, gaur egun hamabost egunean behin publikatzen da paperean. Hala ere, egunerokotasuna jorratzen duen hedabidea da interneten.

130.000 bisitari izan zituen webguneak Eguberri aurreko hilabetean eta urtarrilean, 400.000ra arte hazi da kopuru hori.

Bisitari kopuruaren gorakada nabarmena Ciutat Morta dokumentalaren oihartzunaren ondorioa da. Dokumentalak hitz egiten duen 4F kasuaren inguruko informazio asko jorratu du La Directak. Aurretik egindako lanaren emaitzak orain ari da jasotzen audientzietan .

2010ean Illacrua aldizkariarekin bat egin zuen eta elkarte bat da momentu honetan. 150 kolaboratzaile ditu eta 9 pertsonak jasotzen dute dirusaria (300 eta 450 euro bitarte hilabetean) beraien jardunagatik. 2.000 harpide inguru ditu eta horiei esker aurrekontuaren %75 inguru osatzen dute.

Gainera, beren printzipioengatik, ez dute onartzen IBEX35eko enpresen publizitaterik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude