'La Directa' aldizkaria zentsuratu dute "espetxeen sistema ezegonkortuko" duelakoan

  • Preso batek jasotako jakinarazpenaren bidez jakin dute atxikita zegoela.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98
2018ko ekainaren 12a
Presoari heldutako jakinarazpena (argazkia:LaDirecta)

“Revifa la lluita dins dels murs” (harresien barruan borroka berpiztea) erreportajea duen  La Directa aldizkariaren 451 zenbakia hautsak harrotu ditu. Borrokan parte hartu zuten hainbat espetxeetako 40 preso inguru elkarrizketatu dituzte.

Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak artikulu hau “espetxeko sistema ezegonkortzeko” dela esan du. Horregatik parte hartu duten presoei ez zaie iritsi aldizkaria. Salatu dutenez baten bat ere idatziz zuzendu da aldizkarira kexatzeko. Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ez zion ezer bidali aldizkariari honen berri emateko.

Egoera hau justifikatzeko Espetxeetako Lege Organikoko 51.5 artikuluan eta Espetxeetako Araudiko 128.2 artikuluan oinarritzen dira. Araudiaren arabera, banatu ezin daitezkeenak dira  ez dutenak “gordailu juridikorik edo inprimatzeko baimenik” edo zentroaren “segurtasunaren eta ordenaren aurka egiten dutenak”.

La Directa-k prentsa askatasuna eskubide konstituzionala dela dio mundu guztiarentzat eta beraz, espetxeetan ere errespetatu behar dela salatu du. “Errealitatea oso desberdina” dela gehitu dute. Elkartasuna adierazteko Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak galdera bat aurkeztu du senatuan informazioa eskatuz beto honen inguruan.

Kanal hauetan artxibatua: Zentsura  |  Espainia

Zentsura kanaletik interesatuko zaizu...
Madrilgo ARCOn debekatutako preso politikoen inguruko erakusketa suntsitu dute Palman

L´Obra Cultural Balear (OCB) eta l´STEI erakundeen Palmako egoitzetan ere margoketa faxistak azaldu dira, biak Herrialde Katalanen independentziaren aldekoak.


2018-05-03 | Amaia Lekunberri
Informazioaren manipulazioa jo puntuan jarri du RTVEko emakumeen plataformak

Mujeres RTVE plataformak, zeinak Espainiako Estatuko komunikabide publikoko emakumezko langileak biltzen dituen, korporazioaren baitan ematen den informazioaren manipulazioa salatzeko kanpaina bat abiatu du sarean #AsíSeManipula traolarekin. Komunikabide publikoak helburu alderdikoiekin erabiltzen direla agerian uztera datozen hainbat testigantza aireratu dituzte.


2018-04-27 | ARGIA
Muy Bastas orria ezabatu du Facebookek, mezu feministak zabaltzeagatik

Sareko umore politikoa zabaltzen duen kontu anonimoa da Muy Bastas, Facebooken 280.000 jarraitzaile inguru dauzka, Euskal Herrian jarraitzaile gehien duen orrietako bat. Twitterrez informatu dutenez, besteren artean, Irantzu Varela ekintzaile feministaren txioak zabaltzeagatik indargabetu du enpresa multinazionalak.


2018-03-25 | Saioa Baleztena
Valtonyc
"Gure lana erabiltzen ari dira beldurraren kultura zabaltzeko"

Espainiako Auzitegi Gorenak otsailaren hondarrean berretsi du Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtonyc’ (Sineu, Herrialde Katalanak, 1993) rap-kantariaren aurkako epaia: hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra. Espetxeratzeko aginduaren zain dagoen bitartean, mallorcarrak uko egin dio zigorra laburtzeko indultuari eta El Reincident lana publikatuz erantzun dio Espainiako Justiziari.


2018-02-28 | Lander Arbelaitz
Valtonyc abeslariak kantu berri batekin erantzun dio kartzela zigorrari

Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dion Valtonyc abeslariak kantu berri bat sareratu du. Modu ironikoan ondorengo izenburua jarri dio: "Barkamena eskatzen dut, ulertu baitut", eta boteretsuen, Espainiako Erregearen eta epaitegien aurka egin du.


Santiago Sierra
"Preso politikoak askatu eta kultura arloko langileak jazartzeari utz diezaiotela da garrantzitsuena"

Santiago Sierra artistarekin hitz egin du El Salto hedabideak. Otsailaren 21ean ARCO 2018 arte garaikidearen erakusketatik Santiago Sierraren Presos políticos en la España contemporánea lana erretiratu zuten, batik bat tartean Jordi Cuixart eta Jordi Sànchez espetxeratuak agertzen zirelako.

Elkarrizketa hau orijinalaren laburpena da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude