La Caixaren pisu huts bat okupatu du PAHk etxetik bota duten Iruñeko familia batentzat

  • La Caixak Berriozarren zeukan etxe huts bat erabili du Nafarroako Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) Iruñeko familia etxegabetu bati ostatu emateko.


2013ko maiatzaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
PAHko kideak Berriozarren (argazkia: Diario de Noticias).

La Caixak bota zituen etxetik Marcos Morán eta bere familia 2008an eta banku horren jabetzako etxe batean sartu dira orain.

Okupazio ekintza honekin lortu nahi dute finantza erakundeak kitatu dezala familiari eskatzen dion zorra, Morán eta bere emaztea lanik gabe baitaude eta ekainean 426 euroko dirulaguntza jasotzeari utziko diote.

Zorra bertan behera uztearekin batera, familiak nahi du La Caixak negozia dezala Berriozarren okupatu duten pisuarentzat alokairu soziala, gehienez familiaren diru-sarreren %30ekoa izango litzatekeena.

PAHren izenean Laura Berrok adierazi du astelehenekoa bezalako ekintzak “zerrenda luze bateko aurrenekoa” baino ez izatea. Diario de Noticiasek jaso dituen adierazpenetan dioenez, “badirudi egoerak hala eskatuko duela” eta ekintzak “erabateko zilegitasuna” dauka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude