argia.eus
INPRIMATU
Kutxazain automatikoak erabilgaitz utzi dituzte Bilboko gazteek, G7aren aurka
  • Larunbatean egin zuten ekimena Bilboko Alde Zaharreko kutxaizain automatiko guztietan. “Kapitalismoari aurre egiteko modu bakarra antolatzea eta borrokatzea delako, Bilboko eta Euskal Herriko txoko guztietako gazteriari antolatzeko deia luzatzen diogu, G7rik ez dugulako nahi ez hemen ez inon”.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko martxoaren 07a

Joan den martxoaren2an, larunbata, Bilboko gazteek alde zaharreko kutxazain automatiko guztiak erabilgaitz utzi zituzten, abuztuan Biarritzen ospatuko den G7aren gailurraren kontrako salaketa egiteko. 

“Egun horietan munduko 7 herrialde boteretsuenetako lehendakariak elkartuko dira, baina ez dira bakarrik egongo, haiekin batera enpresari diruzaleenak eta ejerzito polizial bihotzgabeak egongo baitira, eta hori guztia, pastel mundiala banatzeko, euren gose inperialista asetzeko, dominazio era berriak koordinatzeko, gutxi batzuen mesederako”, salatu dute Topaturi helarazitako oharrean. 

Dominazio forma eraginkorrenetariko bat herritarren arteko talkak sortzea dela salatu dute: “Argi ikusi daiteke Bilbon, zau ere industria garaian mugimendu sozial potente eta solidarioa zuen ezaugarritzat, baina garai horren gainbeheraren ostean, instituzio eta enpresariek Bilbo metropoli-komertzial bat bihurtzeko plana gauzatu zuten. Historia, bizitza eta borrokarako espazioak diru fluxua, merkantzia eta negoziorako espazioak bihurtuz”.

Borrokarako deia

Bilbon bezala mundu guztian gauza bera egiten ari direla gaitzetsi dute, eta gazteak prekarietatera kondenatzen dituztela ohartarazi: "Akaso, kapitalaren agenteei eskertu egon beharkoa gu prekarietatera kondenatzeagatik?, ez ahal da errealitate bat prekarietatea, bizitzaren kostuak igotzen dauden bitartean norbanakoen ingresuak jeisten dituztela, langileak sortzen duten aberastasunaren zenbatekin geratzen dira? Langileok argi dauzkagu ezetz". Horren aurrean borrokarako deia egin diete Euskal Herriko gazteei. 

 

Artikulu hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.