Kutxabankek hiru haur dituen familia etxerik gabe utzi du Madrilen

  • Kutxabankek kalean utzi du ostiral goizean hiru haur dituen familia Madrilen, etxea salmentan dagoela argudiatuz. Abuztutik finantza erakundeak hutsik zuen etxe batean bizitzen ari ziren, langabezian geratu ondoren ezin zutelako alokairurik ordaindu. Alokairu soziala ere ukatu egin zien Kutxabankek.


2014ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

 

 

La Marea atariak etxetik bota duten familiako kide baten hitzak jaso ditu ostiraleko exekuzioa baino lehen. Azaldu duenez, errenta minimoa kobratzen hasi zenean Madrilgo Villaverde auzoko Kutxabankeko bulegoko zuzendariarengana joan zen, alokairu soziala eskatzera. “Hau banku bat da, ez GKE bat” argudiatuz, ezezkoa eman zion. Alokairua ordaintzen jarraitu ezin zutenez, Kutxabankek hutsik zuen etxe batean sartu ziren bizitzera.

Hiru aldiz saiatu da Kutxabank familia botatzen. Lehenengoa apirilean izan zen, baina bizilagun eta aktibisten laguntzari esker etxean geratu ahal izan zuten. Ondoren, beste etxegabetze agindu bat eman zuten maiatzaren 21erako, baina beraien semea jaiotzeko gutxi falta zenez, etxegabetzea ekainaren 27ra atzeratu zuten.

Kanporatua ez izateko etxean giltzaperatua egon da familia hainbat aktibistekin batera ostegun gauetik. Bi kamera erabili dituzte, bata etxe barruan, eta bestea kanpoan, gertatutako guztia grabatzeko.

Ez dute etxegabetzea saihestea lortu, eta poliziak indarrez bota ditu ostiral goizean. Sare sozialek jasotzen dutenez, erasoak, atxilotuak eta poliziaren kargak izan dira. Twitterren #jorgesequeda traola erabiliz egiten ari dira gertatutakoaren jarraipena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Eguneraketa berriak daude