Kutxabankek Ipar Euskal Herrian dituen egoitzak itxiko ditu

  • Vital, BBK eta Kutxa batzen dituen bankuak, Ipar Euskal Herrian dituen hiru egoitza itxi nahi ditu. 23 langile kaleratuko dituzte itxieragatik. LABek “erabaki politiko baten ondorioa” dela salatu du.


2017ko urriaren 18an - 09:52

LAB sindikatuak salatu duenez, Kutxabankek (Frantziako Estatuan, Kutxabanque) Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan dituen egoitzak itxiko ditu. Bankuak gutun bidez jakinarazi die erabaki hori bezeroei. Langileek ordea ez dute jaso idatzizko jakinarazpenik, erakundearen Frantziako Estatuko zuzendaritzak ahoz jakinari die. Informazio eskasiaren aurrean gaia publiko egitea erabaki dute.

EAJri egotzi diote egoitzak ixteko erabakia. LABen esanetan, “Kutxabaken administrazio kontseilua EAJri lotua dago eta hauentzat Iparraldea folklorea da soilik.” Itxierak, “EAJk herriarekiko duen estrategia hutsala” erakusten du sindikatuaren ustez.

“Erabakia politikoa da ez ekonomikoa, enpresak irabaziak baititu, eta ez du inolako arazorik”, salatu du LABek. Urriaren 20an Bilbon elkartuko dira, Hego Euskal Herriko Kutxabanken zuzendaritza, LABen ordezkariak eta Frantziako Estatuko Kutxabanken zuzendaritza, eta sindikatuak erantzunak jasotzea espero du. Kaleratu nahi dituzten 23 langileetatik 17 LABen afiliatuak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Euskal Herria
2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude