Kutxabankek erretiratu egin du Irantzu Lekue artistaren kontrako salaketa

  • Irantzu Lekue artista gasteiztarraren aurka jarria zuen salaketa erretiratu du Kutxabankek, Lekuek berak jakinarazi duenez.


2015eko irailaren 14an - 10:26
"Rangoli" bat marraztu zuen artistak Krea eraikinaren kanpoaldean (argazkia: @ira_lekue)

Twitter bidez eman du albistea astelehen goizean.

2014ko abenduan Krea eraikinean egindako performanceagatik jarria zion salaketa.

“Instituzioek 18 milioi euro gastatu dituzte eraikin hau konpontzen, eta orain abandonatu egin dute eta ahaztua izan da. Bitartean, artistok baldintza oso txarretan egin behar dugu lan, eta ez dugu ia laguntzarik ezta espaziorik”, adierazi zuen Lekuek protestaren ondoren, Gasteiz Hoy egunkariak argitaratu zuenez. “Rangoli” bat margotu zuen eraikinaren kanpoaldean artistak, eta Udaltzaingoak handik desalojatu zuen.

Krea eraikina, eztabaiden foku

Krea eraikina kulturaren eta artearen gune izatera zegoen bideratua hasiera batean. Caja Vitalen esku utzi zuen Udalak Betoñoko konbentu zaharra, proiektua aurrera ateratzeko. Inbertsio handiak egin ondoren, ordea, egun abandonatuta dago. Hasierako proiektua alde batera utzi eta INTL Campus proiektuarekin unibertsitate amerikar pribatua ezarri nahi dute orain Krean.

EH Bilduk apirilean jarri zuen Gasteizko Udalaren kontrako salaketa, hasierako proiektua baztertzean Krea eraikina Udalaren ondarera ez itzultzeagatik, Caja Vitalekin adostu bezala.

Lekue, ekintza artistikoengatik ezaguna Gasteizen

Krea eraikinekoaz gain, performance gehiago ere egin ditu artista gasteiztarrak. Apirilean, 7.000 oinetako inguru bildu zituen Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, zapatekin irudi bat osatuz.

Udaletxera zuzendutako gezia ikus zitekeen Gasteiz “berri, jator, integratzaile zabal eta kultur aniztasunean oinarritutakoa” irudikatuz. Javier Marotoren politika arrazista eta baztertzaileak salatzeko ekintza izan zen apirilekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude