Kutxabank kasuaren epaia: helburua betetzat jo du herri akusazioak

  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. atalak bidegabeko jabetzeagatik Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafa Alcorta zigortu ostean, erreakzio ugari izan dira. Epaiketan inplikatuek beren balorazioak adierazi dituzte, eta indar politikoek erantzukizunak eskatu dituzte.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 21a
Kutxabank auziko epaiketa. Irudian Mikel Cabieces, Rafael Alcorta eta Mario Fernandez (Argazki Press / Aritz Loiola)

Epaileak frogatutzat jo du mundu politikoko pertsona garrantzitsu bat Fernandez Kutxabankeko zuzendari ohiarekin kontaktuan jarri zela Espainiako Gobernuko ordezkari Cabiecesi lanbide bat eskaintzeko. Cabiecesek 6.683 euro jaso zituen hiru urtez abokatu gisa bete ez zuen lan batengatik.

Herri akusazioak —LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, EKA eta Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma— poza adierazi du. Euskal kutxen pribatizazioaren testuinguruan, mesede tratuak eta milioietako iruzurrezko soldatak zigortzea zen bere helburua. Alde horretatik, helburua bete dutela uste du, baina datozen egunetan baloratuko ditu epaiaren beste alderdi batzuk patxada handiagoarekin.

Zigorra jaso dutenetatik, Mario Fernandezek bakarrik eman du balorazioa. Zuzendari ohiak esan du bere jarduera beti izan dela legezkoa, etikoa, eta Kutxabanken interesen alde jokatu duela. Esan du nahiz eta epaia errespetatzen duen, helegitea jarriko duela. Fernandezen ustez errugabetasun-presuntzioa urratu da hasieratik, babesgabe egon dira eta epaileak ez ditu kontuan hartu prozesuan zehar aurkeztutako frogak. Hala, urte luzez landutako ohorea garbitzeko asmoa azaldu du.

Alderdi politikoen balorazioak

Alderdi politikoei dagokienez, epaiketaren ondorioez mintzatu dira. EH Bilduk esan du EAJk eta PSEk Kutxabank eta bere kapitala elkarri mesede politikoak egiteko erabili dutela, eta erantzukizun horiek ondorio politiko argiak eduki behar dituela.

Esna Gaitezen Portugaleteko udal taldeak, Ahal Duguren babesarekin, Cabiecesen jarduna gaitzesteko eskatu die hango udal talde guztiei —Portugaleteko alkate izan zen Cabieces 1995etik 2007ra—. Halaber, haren irudia udal aretotik kentzeko eskaera egin du.

Kanal hauetan artxibatua: Ustelkeria  |  Kutxabank

Ustelkeria kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-08 | Miren Osa Galdona
Gürtel auziko polizia buruak dio Rajoyk B kutxatik kobratu izanaren zantzuak daudela

Espainiako Kongresuko ikerketa batzordeko galderei erantzun die Manuel Morocho Gürtel auziko polizia buruak eta, guztiz baieztatu ez duen arren, Rajoyk PPko B kutxatik ordainsariak kobratu izanaren zantzuak antzeman dituela adierazi du. Horrez gain, salatu du auzia gelditzeko “presioak” jasan dituela.


2017-11-06 | Andoni Mikelarena
Paradisu fiskaletan negozioak egin dituzten ehunka pertsonaren zerrenda filtratu dute

Ikerketa Kazetaritzako Nazioarteko Kontsortzioak publikatu du zerrenda, Paradise Papers izeneko txostenaren bidez.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka Civikako kontseilaria eta Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohia daude deituta, besteak beste.


2017-10-26 | Andoni Mikelarena
Nafarroako Kontuen Ganberak salatu du Bardeako Komunitateak gehiegizko gastuak egin dituela

Nafarroako Parlamentuak eta Valtierrako udalak egindako eskaerari erantzunez Nafarroako Kontuen Ganberak informe bat egin du Bardeako Komunitateak egindako gastuei buruz.


AHTko obretan 5,8 milioi euroko ustezko iruzurra atzeman zuen Arabako fiskaltzak

El Diario.es-en arabera, salaketa batek hasi zuen ikerketa eta Ertzaintzak eta Guardia Zibilak hartu zuten parte. Kasua Gipuzkoako fiskaltzaren esku uztean, honek artxibatu egin zuen.


Ultzamako biometanizazio planta auzitara eramango du Gobernuak

Finantzaketa publikoan eta diru-laguntzetan izan diren irregulartasunak direla-eta, eta arduradunak badaudela jakinda auzitara jotzea erabaki du laukoak.


2017-09-06 | Xalba Ramirez
Ustelkeria kasu gutxiegi iristen da epaitegietara EAEko fiskaltzaren arabera

Eldiario.es-ek argitaratutakoaren arabera, EAEko fiskaltzak larritzat jo du horren ustelkeria kasu gutxi iristea epaiketaraino. Arrazoi nagusien artean lekukoen kolaborazio falta edo ustelkeria departamentu propioa ez izatea aipatu ditu.


Experts in mixing

Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia moztu bezain laster eta tenkatu zuen aurpegia imintzio batean, nahastu zitekeena irribarre batekin.


2017-08-09 | Xalba Ramirez
EiTBko zuzendariak SGAEko "gurpila" iruzurraren auzian deklaratu zuen

SGAEko 18 bazkide atxilotu zituzten operazioan EiTB miatzeaz gain, Espainaiko Poliziak Maite Iturbe zuzendaria deklaratzera deitu zuen. Ez Jaurlaritzak ezta EiTBk ere ez dute horren berririk eman.


2017-07-20 | Xalba Ramirez
Guardia Zibila Kataluniako Generalitatera eta Parlamentera joan da %3ko komisioen kasuagatik

Guardia Zibila Generalitateko Palaura eta Parlamentura joan da CDC alderdiaren ustezko finantziazio ilegala dela eta, Kataluniako Epaitegi Gorenaren aginduz. Auzi horregatik Germà Gordó justizia kontseilari ohia ari da ikertzen. Jordi Turull presidentziako kontseilariak sarrera galarazi die, baina eskatutako informazioa eman die.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude