argia.eus
INPRIMATU
Kutxabank eta Bankoa bono-zaborraren pare utzi ditu Moody's agentziak
  • Moody's agentziak Espainiako Estatuko 28 bankuren kalifikazioa jaitsi egin du beste behin, bart gauean. Kutxabank eta Bankoa bankuek ez dute proba gainditu eta espekulazioaren eta bono-zaborraren pare utzi ditu agentziak, Ba1 notarekin. Euskadiko Kutxak aldiz, gutxigatik baina gainditu egin du, baita Nafarroako Rural Kutxak ere. Baa3 nota jarri die agentziak.

2012ko ekainaren 26a

28 finantza erakundeetatik, Santander bankuak lortu du Estatuko bankuen kalifikazio onena, Baa2 batekin. Dena den, kalifikazio hauek guztiak urruti daude ontzat har daitekeen egoeratik (A3 notatik gora).

Kurioski, Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean ikastaro batean eta ohartarazi zuen Moody's agentziak finantza erakundeen nota jaisteak "finantza sisteman ondorioak" izan zitzakeela. "Erakunde asko dago, baita publikoak ere, finantza produktu bat erabiltzeko aurretik rating maila edo nota eskatzen dutenak", adierazi zuen.