Joxean Sagastizabalek Kutsidazu bidea, Ixabel liburua kaleratu zuenetik, istorioaren arrakastak goraka baino ez du egin. Liburuak makina bat edizio izan ditu, lan horretan oinarritutako antzezlanak sekulako harrera izan zuen eta hori aprobetxatuz, DVDa atera zuten ondoren, orain filma estreinatu berri dute Donostiako Zinemaldian, urtarrilerako telesaila iragarri dute... Ideia faltaren seinale eta gehiegi zukututako produktua da ala atzerrian hain ohiko diren formulekin merkatua indartzeko bidea?
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2058&28343