argia.eus
INPRIMATU
Kurduekin borrokan ari ziren hiru internazionalista europar hil dituzte Sirian
  • Bretagne.info-k jaso duenez, Olivier François Jean Le Clainche bretoia, Herbereetako Sjoerd Heeger eta Samuel Prada León galiziarra hil dituzte Siriako Afrin kantoian, YPG milizia kurduekin borrokatzen ari zirela.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 19a
Olivier François Jean Le Clainche bretoia (Arg: bretagne.info)

Kendal Brezh, Baran Sason eta Baran Galizia gisa ezagutzen zituzten Sirian, horiek baitziren euren gerrako izenak.

Hiru internazionalistak Siriako Afrin eskualdean tentsioak gora egin duenean hil dituzte Turkiaren bonbardaketa batean, herrialde hau Afrin inbaditzen ari dela.

 

 

 

Samuel Prada León galiziarra

 

 

 

 

 

 

Herbereetako Sjoerd Heeger internazionalista