"Kurduak dira Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen duten bakarrak"

  • Askapenak Kurdistanera antolatu duen brigada Euskal Herrira itzuli da. Ane Belategi eta Irati Tobar brigadakideak beren esperientziei buruz mintzatu dira Info7 irratian.


2015eko abuztuaren 05an - 11:37
Askapenako brigadistak Kurdistanetik itzuli berriak dira (Argazkia: Askapena)

Belategik esan du hango egoerak “ikututa” utzi duela, baina aldi berean esperientzia “gordina bezain polita” izan dela. Herri batzuetan sortzen ari diren emakume etxeak goraipatu ditu Belastegik: bertan “formakuntza eta proiektu komunikatiboak” aurrera eramaten ari dira, besteak beste.

Suruçen Estatu Islamikoak Kobanera laguntzera zihoazen lagunen kontra egindako atentatuaren aurkako mobilizazioetan parte hartu zutela adierazki du Tobarrek. Turkia eta Siriaren arteko mugatik gertu dagoen Rojaba izeneko errefuxiatu kanpamenduan ere izan ziren brigadakideak, eta bertako testigantzak jaso dituzte.

Tobarrek esan du Kurdistanen ez dutela estatu-nazioa defendatzen. Kurdistan etnia anitzak dituen herrialdea izanik, hiru oinarri edukiko dituen nazio demokratikoa planteatzen dute: emakumeen iraultza, ekologismo soziala eta demokrazia erradikala. Hiru ideia horietan oinarrituta “konfederalismo demokratikoa” izenez ezaguna den sistema eraikitzen ari dira.

Tobarrek gaineratu du “Kurdistan librea eta Turkia demokratikoa batzea” dela Kurduen gako garrantzitsuenetakoa. Horretarako Kurduen Herrien Alderdi Demokratikoa, HDP eta Turkiako ezkerreko mugimenduko alderdiak batzekotan dira.

Brigadistek esan dutenez, “Kurduak dira Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen duten bakarrak” Turkiak ez baitauka talde terroristaren aurka egiteko “inolako interesik”

Emakumeen iraultzaren berri jaso dute

Emakumeen iraultzaren inguruan botere partekatuaren esperientziaren berri izan dute, parlamentu txikien esperientzia gertutik ezagutu dute. Botere komunaletan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzen ari direla adierazi dute brigadakideek.

Azken asteetan Kurdistanen gertatu diren atxiloketa gehienak HDP Kurdistaneko Herrien Alderdi Demokratikoaren inguruko jendearen aurkakoak izan dira; PKK, Kurdistaneko Langileen Alderdiarekin erlazionatzen dituzte. Tobarrek gaineratu du, Turkiako Parlamenturako azken hauteskundeetan bozen %13 jaso baditu ere, HDP alderdia legez kanporatzearen inguruko susmoak daudela.

Kurdistango brigadaren kronika osoa Askapenaren webgunean irakurgai dago.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-27 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude