Kurdistango 'berun urteak' Turkiako mazopean

  • 2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da hirugarrena.

Kobane eta PKK-ri aipamena egiten dien pintaketa Midyat hirian.

2018ko maiatzaren 03an - 10:13

Ceylan-en gurasoen egongelako hormako argazkiak 40 urte baino gutxiagoko gazte irribarretsua erakusten du, gerrillari jantzita. Ceylan-en amak azaldu digu argazkian ikusten ez dena. Bere neba PKK-ko borrokalaria izan zen eta 2000. urtean misio batean desagertu zen mendian. Ordutik ez dute ezer jakin berari buruz, nahiz eta bere aztarnei buruzko informazioren bat lortzeko behin eta berriz saiakera egin. Matxinatuen taldetik ere ezin izan dute argirik eskaini, halako kasuetan egiten ohi duten bezala. Agian desagertutako anaia aurkitu ezinak eragindako minak beste emakume talde batera batzera eraman zuen, zeinak eroritako borrokalarien senitartekoak laguntzeko funtzioak egiten dituen. PKK-ren borrokalari bat hiltzean, familia abisatzeko eta gorputza berreskuratzeko, garbitzeko eta familiari emateko lan gogorrak egiten dituzte. Zenbatezinak dira etxe kurdu askotan dauden eroritako militanteen argazkiak. Milaka dira antzeko testigantzak, hiru hamarkada baino gehiago luzatu den PKK eta Turkiako Estatuaren arteko guda irekian. Dena den, herri kurduaren kontrako indarkeria eta errepresioa askoz lehenagotik dator.

Poliziaren auto blindatuak hiriko ikuspegiaren parte dira. 

Estatu turkiarraren eta herri kurduaren arteko gatazkak eragindako 40.000 hildakoek gudaren tamaina erakusten dute. Edozein kasutan, biktima gehienak Turkiako indar armatuek hil dituzten kurdu zibilak dira, Afrin-en gertatzen ari den bezala. Izan ere, PKK-ren aurkako guda bideratzeko “arrainari ura kentzea” taktika erabiltzea erabaki zuen Turkiako Estatuak 1990eko hamarkadan, Guatemalan, Txetxenian, Kolonbian, Perun eta beste hainbat lekutan ere erabilitakoa. Arraina (matxinoak) ahultzeko eta isolatzeko ura (borrokalariak eta sostengua ematen dioten herritarrak) etetea da gakoa. Emaitza ezaguna da: sarraskiak, desagertzeak eta populazioaren leku aldatzeak. Giza eskubideen babeserako erakundeen arabera, 17.000 bat kurdu desagerrarazi, 4.000 bat herri hustu eta 3 bat milioi biztanle herritik ihes egin behar izan dute, azken hauek gerrilla zegoen mendietatik urruneko hirietara mugitzera bultzatuta. Haien artean, milioi batek jarraitzen du gaur egun barne desplazatu bezala. Modu honetan heldu ziren Amedera milaka lagun, senitarteko eta ezagunen etxeetan nola edo hala bizitzera, haietako batzuek azaldu zigutenez.

Zaintza-kamerak oso presente daude Amed-en.

Duela bi urte ezarritako larrialdi egoerak Polizia eta armadari botere handiagoa ematen die eta horien gehiegikerien aurrean egon zitezkeen berme apurrak gehiago ahuldu ditu. Arazotsutzat hartutako egoeretan katua sakatzeko arazo handirik ez bazuten ere, aparteko legediak pertsonen kontra tiro egitea baimentzen du justifikatu beharrik gabe. Egun kurduen aldarrikapenei lotutako protesta soziala egiteko aukera ameskeria baino ez da. Gure solaskideei galdetu genienean, era inozoegian agian, Afrin-go inbasioaren aurrean ea Amed-en protestak egin zituzten, erantzuna argia izan zen: ez zen posible, Erdogan-ek publikoki mehatxatu baitzuen baliabide guztien bidez arituko zirela operazio militarra kolokan jarriko zutenen kontra. Han bertan ikusi dugunez, Turkiako Estatuan Afrin-go operazioa ez da ezkutatzen. Bolo-bolo zabaltzen da komunikabideetan operazio heroiko bezala, zeinean armadak terroristak kanporatu dituen eta bakea bueltatu dien biztanleei, besoak zabalduta soldaduak jasotzen dituztenak. Hala ere, telebistatik emandako irudiak ikusita, ez omen dute jendetzarik aurkitu Afrin-en sartzean eta konformatu behar izan dute ume bat besoetan duen soldaduren baten irudiekin. Testuinguru militarista eta ultranazionalista honetan, legionarioen izaera gogoratzen duena, Turkiako armadaren ekintzak salatzen dituzten manifestari “terroristen” hilketa justifikatzea ez da arazo handia.

Bitartean, protesta debekatuta dagoen hiri hauetan bertan ere, milaka preso politikok, horietako asko presoaldi prebentiboan, bizirauten dute goraino betetako espetxetan, Turkiako Estatuko eremu zabalean sakabanatuta. Sakabanaketa estatu politika da. Beste behin ere, ezinbestekoa egiten zaigu Espainia eta Frantziako kartzelatan euskal preso politikoen senitartekoen zorigaiztoko bidaiekin alderatzea. Turkiako Estatuak jarraitzen du kartzela berriak eraikitzen. Etorkizun gogorraren iragarpena da. Izan ere, jakin badaki giza eskubideen urraketengatik Europako gobernu eta instituzioek egindako kritika epelak bigarren maila batean geratzen direla, Turkiako Estatuaren eta Europako estatuen arteko negozio komertzialen atzean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude