Kupo berria adostu dute EAJk eta PPk, 2017an 956 milioi eurokoa izango da

  • Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kupoari buruzko akordioa adostu dute datozen bost urteetarako. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek 2021era arte dute finkatua urtero Espainiako Gobernuari ordaindu beharko diotena.


2017ko maiatzaren 03an - 12:53
Espainiako Gobernuko Cristobal Montoro ministroak eta Jaurlaritzako Pedro Azpiazu sailburuak eraman dituzte negoziazioak. (Arg.: EITB)

Estatuak EAEri transferitu gabeko eskumenak ordaintzen dituzte hiru diputazioek kupoaren bidez eta bost urtero berritzen da teorian. Dena den, 2007tik berritu gabe zegoen, ordaindu beharreko 1.600 milioi euroko desadostasuna zutelako Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Oraingo akordioan, kopuru horretatik 1.400 euro ordainduko dizkio Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari, azken honek jakinarazi duenez.

2017rako EAEk 1.300 euroko ordainketa egitea adostu dute, baina Jaurlaritzak enplegu politika aktiboetara 344 milioi euro bideratuko dituenez, azkenean aurtengo kupoa 956 eurotan geratuko da. Kalkulu honetarako erabili dituzten oinarriak baliatuko dituzte, halaber, datozen lau urteetarako kupoa zehazteko.

Kupo likidoaren ordainketarako 2007ko urteko oinarria eta eguneratze indizea ere homogeneizatu dira. Kupo likidoa da batak eta besteak dituzten eskumenak kontuan hartuta egiten den diru kitapena. Espainiako Gobernuaren aurrekontuetan oinarritzen da eta  EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da; 2007koa, esaterako, %6,24koa izan zen.

Akordioa maiatzeko bigarren hamabostaldian itxiko da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mixtoan eta hortik aterako da 2017-2021eko Bost Urtekoaren Lege berria. Ondoren Espainiako Gorteetan onartu beharko da. 

Orain Espainiako aurrekontuak

Azken egunetan asko entzun da akordioa batetik bestera etorriko zela eta hala izan da. Ezin zen gehiago atzeratu, akordio hau oso lotua baitago Espainiako Gobernuaren legealdi honetako lehen aurrekontuekin.

PPk 170 boto behar ditu aurrekontuak ateratzeko eta EAJrenak ezinbestekoak ditu. Joan den astean amaitu zen osoko zuzenketak aurkezteko epea eta EAJk ez zuen aurkeztu iragarritako osoko zuzenketa. Horrela, oraindik iragarrita ez badago ere, inork ez du zalantzan jartzen EAJk PPren Gobernuaren aurrekontuak onartuko dituela biharko Kongresuko bozketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP-EAJ akordioa
2018-06-03 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Aurre-enkontruak

Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka. Hauteskunde-programak erretzeko paperaren parekoak dira... [+]


Adabaki fiskala

Independentista sentitzen den edonorentzat oso zaila da onartzea EAEk urtean 950 milioi euro ordaindu behar izatea kupo gisa. Kafesne horri demagogia tanta batzuk botaz gero, esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egunean hiru milioi euro kostatzen zaiela... [+]


2017-05-05 | Axier Lopez
Pintaketak egin dituzte hainbat batzokitan EAJ eta PPren arteko akordioa salatzeko

"Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. EAJ eta PPren arteko akordioak “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte... [+]


Espainiako Gobernuaren xantaiaren aurrean makurtzea leporatu dio LABek EAJri

Sindikatu abertzaleak salatu du Espainiako Gobernuak Kongresuan babes nahikorik ez duenean kupoa negoziatzen duela eta, kasu honetan, EAJk “xantaia politikoa” onartu duela. 


Eguneraketa berriak daude