Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Aholku Batzodeak Kulturaren Euskal Plana lantzeko prozesua jarri du martxan. Atzo (28), Planak bete behar dituen helburuak eta horretarako eman beharreko urratsak azaldu zituen Miren Azkarate kultura sailburuak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin eta Imanol Agote kultura sailburuordearekin egindako aurkezpenean. Kulturaren Euskal Planaren ildo nagusiak, kultur ondarea, arte sorkuntza eta zabalpena, eta kultur industria izango dira.