Hiri kulturak bere egingo du Bilbo Arena

  • Break on Stage hiri kulturen nazioarteko jaialdiak munduko breakdance talderik onenetakoak ekarriko ditu Bilbora, martxoaren 29an. Hala nola, The Ruggends (Herbehereak), Inesteam (Frantzia) edo RST Crew (Espainia). Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza arloko zinegotzi ordezkariak eta Imanol Garaizabal ekimeneko zuzendariak eman zuten astelehenean jaialdiaren berri.


2014ko martxoaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Break on Stage.

Hainbat diziplinatako 20 erakustaldi motz –bi eta lau minutu artekoak– eskainiko dira, bestalde, hamalaugarren edizioa osatuko den honetan. Besteak beste, David Alvarez eta Emilio Otxoa bilbotarrena. 70eko hamarkadan hip hop-etik sortu zen popping estiloan jarduten dute. Dantza baino gehiago, sentsazioak transmititzeko modua da bilbotarrona, gogotik landutako mugimendu harrigarri eta robotikoak, estetika jakin batez jantzita.

Musikak ere garrantzi handia izango du jaialdian. Erakustaldien ondotik, Human-Beatbox Vocaliks hirukotearen edo Rayden hiphop zaleen kontzertuak eskainiko dira. Baita arrapala-jauzi ikusgarriak bizikletaz, Dirt Jump lehiaketan, edo akrobaziak ere. Imanol Garaizabal Break on Stage jaialdiko arduradunaren hitzetan, “gazteek gazteentzat egingiko jaialdia delako”.

Aurtengo berritasunen artean, Bost Urban Dance txapelketa da aipagarriena. Bost talde lehiatuko dira eta 3.000 euroko saria egongo da jokoan.

Antolatzaileek beheko bideoa jarri dute sarean jaialdia iragartzeko:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Breakdance
Eguneraketa berriak daude