Pako Aristi idazlearen Kultura 'meniere' erara artikuluari (Berria. 2006-10-08) erantzunez: "Euskararen inguruko gizartea ez al da zure testu gehiegitan ageri den bi koloretako plastilina pilota baino mataza korapilatsuagoa? Zeure buruari behin eta berriz aitortzen diozun gogoeta maila duen horrengandik, ez al dugu espero behar eskuak fintasun handiagoz mugitzea, antzezpen eremu huts baino dezentez gehiago diren menu kolektiboak desegiten hasi aurretik menu pertsonalak indartzearren aukera berriak eskaintzeko eta mataza korapilatsu horrekin oraindik zerbait egin dezakegula sinesten laguntzeko?" (2006/10/17)