"Bitxia da bonokultura horiekin erosi ahal duguna; kulturaren ikuspegi klasiko eta tradizionala erakusten du Jaurlaritzak, ez dena inolaz ere postmodernoa: liburuak, musika, museo edo antzerki sarrerak... (...) Zeren sukaldaritza edo gastronomia kultura bada (eta ni prest nago hori onartzeko), zergatik ezin dugu bonokultura horiek Arzak edo beste sukaldari jaun txit argi baten jatetxean xahutu? Are gehiago, zergatik ezin dut xahutu diru hori Konproskin tomateak erosteko? Nik neuk antolatuko dut etxean kulturatxo bat bazkaria prestatzean. Eta zer esan ardoaren kulturaz? Mila aukera bururatzen zait bonokultura oso bat botila bakar bat erosten gastatzeko. Pilota ere kultura da, euskal kultura seguru asko, Martinez de Irujo ikustea ez al da kultura, orduan? Eta Sebastian Gonzalezen elastikoa erostea?". (2010-01-07)