Kultur, jatorri askotako arrozak eta aldarrikapena munduko arrozak ekimenean

  • Mariaren Bihotza plaza jendez bete zen larunbatean, eguraldia lagun Munduko Arrozak ekimenaren  15garren edizio ospatu zen. Beste urte betez arroza izan zen protagonista, baina auzo bizi baten aldarri ere. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimenaren duela 15 urte jarri zuten martxan.


2018ko ekainaren 19an - 09:28
Argazkia: Ecuador Etxea

Bertatik eginiko saio berezia lehenengo Patxi izan dugu gonbidatu, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeko kidea, ekimen hau nola sortu zen kontatu digu.

 

Aniztasuna da Miribilla ikastetxea definitzen duen hitza. Bertan 21 herrialdetako haurrak daude eta guraso elkarteak ekimen ugari antolatzen ditu. Elkartetik Khaira eta Maria hurbildu zaizkigu.

Gizarte bazterketaren aurka lan egiten du La posada de los Abrazos elkarteak. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileren ekimena izan zen. Bilboko San Frantzisko auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen elkarte honen ibilbidea. La Posada de los Abrazos / Besarkatuz-eko Arantza izan da gurean.

Nobizi elkartea, Togo eta Euskal Herria elkartu, Nueva Ciudadania eta Sierra Maestra elkarteko Izarne, Carlos eta Aiade hurbildu izan dira gure saioan. Etorkinen hainbat elkartetako ordezkariek egiten duten lana azaltzen.

Ongi etorri errefuxiatuak elkarteko Josune izan dugu saioan. Azken urteetan egindako lanaz mintzatu da. Uztailean Mugak Zabalduz karabana antolatu dute, aurten Siziliara joango dira.

Jon Arretxe idazleak San Frantzisko auzoarekin dituen loturak kontatu dizkigu. Toure sasi-detektibearen historiak bertan kokatu ditu. Bilboko San Frantzisko auzoa, “Afrika txikia” Jonen  hitzetan.

Gurutze Gorriko gazte taldeak ere parte hartu du Munduko arrozetan, lehen urtea izan da bertan izan direla.

Amnesty International elkartea  ere izan da saioan. Giza eskubideen erakunde hori oso kezkatuta dago Errusian krimen homofoboak areagotu direlako. Futbol mundiala bertan ospatzen ari den honetan Errusian daude eskubideen urraketaren inguruko kanpaina jarri dute martxan.

Yolanda Jubeto eta Susana Andino, San Frantziskoko Galtzagorri talde feministako kideak batu zaizkigu saiora. Koloretxe proeiktua izan dugu mintzagai. Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok  beharrezkoa du horrelako espazio bat.

Babestu, Bizkaiko egoitzetan diren nagusien senideen elkartetik Iraide dugu gurekin, nagusien zaintza duin baten alde lanean ari dira. Senide askorekin batera, pertsona nagusientzat arreta zuzena handitzeko eta asistentziaren zerbitzua hobetzeko borrokan ari da.

Informazio gehiago hemen

Albiste hau Bilbo Hiriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude