Kukutzaren ostean, OihuK hustuko al dute?

  • “Edozein unetan” hutsaraz dezakete OihuK Errekaldeko gune feminista. Topatu.info-k jaso duenez, Bilboko epaitegiak bertako kideei eraikina iragan igandea baino lehen uzteko agindu zien. Epea gaindituta dagoenez, Ertzaintza edozein momentutan joan liteke eraikina hutsaraztera.


2015eko urriaren 19an - 11:56

OihuK pasa den uztailan eratu zuten, emakume lesbiana, transexual eta feministen topagune izateko eta bizi espazio antipatriarkala garatzeko helburuarekin.  Bertako kideen iritziz, OihuK sortzeko “behar handia” zegoen, “bestela Bilbon ez baitago borroka feminista garatzeko espazio autogestionatu eta autonomorik”. Hasieratik zapalkuntza ororen arbuioa izan dute ardatz, eta  horren baitan hainbat ekintza antolatu dituzte gaur arte.

Facebooken bidez argitaraturiko oharrean adierazi dutenez, sare feminista ehuntzea eta emakumeentzat segurtasun espazio bat eratzea nahiko lukete, “bertako pertsonak subjektu politiko bilakatzearekin batera”. Alabaina, euren asmoak gauzatzea ez zaie erraza suertatzen ari, poliziaren jazarpena “lehen egunetik” jasan baitute.

Irailetik arriskuan

Kaleratze arriskuan irailaz geroztik daude: argia eta ura moztu eta eraikina uzteko agindu zieten orduan. OihuK-ko kideak, aitzitik, "erresistentzian bizitzen jarraitzeko prest” agertu ziren. Orain, Bilboko epaitegiak eraikina hutsarazteko agindua eman du sententzia bidez. Horren aurrean, alerta gorria ezarri eta espazioa defendatzera deitu dute. Espazioa uzteko epea dagoeneko iragan da, beraz, litekeena da desalojoa laster gauzatzea.

Horrenbestez, OihuKren balizko hutsaraztearekin, Kukutzaren eraistearen ondoren Errekaldeko auzoak beste gune autogestionatu bat galduko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude