"Kukutza defendatzeagatik zigorrik ez"

  • “Berri mingarriak ditugu”, adierazi dute Kukutzarekin Elkartasun Taldeko kideek ostegunean egindako prentsaurrekoan. “Duela lau urte Kukutza lapurtu ziguten berdinek gure lagunak erasotzeko duten asmoaren aurrean, beste elkartasun olatu bat piztu behar dugu”, adierazi dute.

Kukutzarekin Elkartasun Taldearen prentsaurrekoa. (Arg: Uriola)

2015eko uztailaren 03an - 10:46

Otsailean publiko egin zen epaia eta bertan pertsona bati hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta 23 kide absolbitu egin zituzten usurpazio delituagatik. Prentsaurrekoan jakinarazi dute fiskalak errekurritu egin duela kide horien absoluzioa.

Horrez gain, beste 19 pertsona epaituko dituzte eta 18 eta 30 hilabete arteko kartzela zigorra eskatzen diete. Hauetako biri, erresistentzia delitua ere egozten diete, beste 8 hilabeteko kartzela eskakizunarekin. Irailaren 14 eta 16an izango da epaiketa eta aurreko larunbatean, mobilizazioa deitu dute.

Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen hustea oso polemikoa izan zen, eta gaztetxea eraisteaz gain, istiluak izan ziren eta hainbat lagun zauritu zituzten Ertzainek.

Informazio gehiago argia.eus/kukutza kanalean. ARGIAn Kukutzari buruzko bideo erreportajea egin genuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-14 | Garazi Zabaleta
Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


Eguneraketa berriak daude