argia.eus
INPRIMATU
Kubako Asanblea Nazionalak aho batez erabaki du konstituzioa aldatzeko proiektua
  • Herritarrek proiektuaren inguruan eztabaidatuko dute abuztuaren 13tik azaroak 15era bitartean, eta ondoren erreferenduma egingo da behin betiko onartu aurretik.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 23a
Kubako Asanblea Nazioanala (Argazkia: cubanos por el mundo)

Parlamentuak onartutako aldaketak gehituko dizkiote testuari, eta ez dute baztertzen eztabaida eta gero aldaketa berriak gehitzea konstituzioaren erreforma egiteko proiektuari.

 Lau aldaketa nagusi daude 1976ko konstituzioan: komunismoaren erreferentzien deuseztatzea, jabetza pribatuaren aitorpena, lehen ministro bat ezartzea eta ezkontzaren definizioaren aldaketa, sexua zehaztu gabe, ezkontza homoxesualei bidea irekiz.

Erreformak 113 artikulu aldatuko ditu, 87 gehitu eta hamaika ezabatuko ditu gaur egungo konstituziotik.

 Esteban Lazo parlamentuko presidenteak  parlamentuko eztabaida bukaeran bi aldaketa onartzea proposatu du. Lehena konstituzioaren erreforma onartzea egindako aldaketekin eta, bigarrena, testuaren eztabaida herrikoia. Nabarmendu du eztabaidak “garrantzi handia” duela, aldaketa hauek guztiak benetako hartzaileek eztabaidatuko dituztelako.