Kronikaren tradizioa abiapuntu, errealitatea kontatzen trebatzeko ikastaroa antolatu du UEUk

  • Lau larunbatez jarraian eginen da Iruñeko Kondestablean 9:30etatik 13:30etara Errealitatea kontatzeko manerak ikastaroa. Iñigo Aranbarri, Iñigo Astiz, Edurne Elizondo eta Koldo Izagirre izanen dira irakasleak. Oraindik eman daiteke izena. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 22an - 16:17
ñigo Astiz, Edurne Elizondo (Arg. Dani Blanco, Argia), Koldo Izagirre eta Iñigo Aranbarri.

Otsailaren 24tik martxoaren 17ra arte eginen da  Iruñean UEUk antolatutako ikastaro hau. Teoria eta praktika tartekatuko dira tailer honetan. Patxi Larrion, ikastaroko arduradunak dioen bezala: “Kronika, euskaraz ere, errealitatea kontatzeko tresna bilakatu zaigu aspaldi. Adibide ugari aurki ditzakegu gure letretan. Horien irakurketa historikoa eskainiko zaie ikasleei".

"Bestalde egungo joerak aztertuko dira hainbat kronika-egileen eskutik –gaineratu du Larrionek–. Kazetaritza kronika izanen da tailerraren ardatz nagusia, baina alde berean, kronika literarioa eta biografia ere landuko dira. Ikasleek saio guztietan hainbat ariketa eginen dituzte, diskurtsoa, lengoaia eta errealitateari heltzeko estrategiak landuko dituzte. Ikasleek tailerraren akaberan kronika bat idatziko dute, gaurkotasuna edota kronika historikoa landuko duena. Antolatzaileak lan horiek argitaratzen ahaleginduko dira”.

Ikastaroa tailer bat izanen da. Ikasleek zenbait testu eta audio aldez aurretik irakurri edota entzun beharko dituzte. Saio bakoitzaren hasieran irakasleak gaia pausatuko du (irakurketa historikoa, dokumentazioa, estrategiak eta trikimailuak, estilo baliabideak,…) eta horren ondotik gai hori lantzeko ariketak planteatuko ditu. Lan horien zuzenketa saioan bertan edota saiotik kanpo eginen da –ikasleek elkarri zuzenduko diote–.

Bereziki Kazetaritza, Historia, Magisteritza eta Soziologia ikasi edota ikasten ari direnak. Beti ere, kronika landu nahi duen orok tokia izanen du ikastaro honetan.

Egun bakoitzean izango den tailerrari buruzko informazio guztia eta izena emateko aukera UEUren webgunean.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra eta moldatu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude